Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa: Lizar Begoñaren "Aro beilegia" lanaren aurkezpena

Lizar Begoña

Osteguna, 2020(e)ko Uztaila(r)en 09-(e)an

Gaur, uztailak 9, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketako obra garailea aurkeztu da. Hain zuzen ere, Lizar Begoña idazlearen Aro beilegia.

Poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko bokazioarekin sortu zuten Balea Zuria argitaletxeak eta Donostia Kulturak Donostia Kultura Poesia Lehiaketa. Duela bi urte Esti Martinez Diaz de Ceriok irabazi zuen Azalberritze bat lanarekin. Iaz Gorka Salcesek eskuratu zuen saria Iraganaren izterrak obrarekin, eta finalista izandako Elena Olavek Zeldak poema-liburua kaleratu zuen geroago.

Irakurleak eskuragarri du orain Lizar Begoñaren lehen poema-liburua, Aro beilegia izenekoa. Sopelan jaioa 1996an, Arte Ederren ikasketak egin zituen EHUn, eta urtebete igaro zuen Ravennako Akademian (Italia). Artean graduatua, urte honetan Artean eta Sorkuntzan Masterra burutzen ari da, eta BilbaoArten ari da lanean urtebeteko bekarekin.

Aro beilegia liburu freskoa eta indartsua da. Kritika zuzena egiten dio gaur egungo gizarteari, sistema ekonomikoari, teknologiaren mendetasunari, geure berekoitasunari... Eta hori guztia poetikotasunari uko egin gabe, hizkera liriko ilun berezi batez. Gordina eta zuzena da askotan, baina badaki samurra izaten ere. Hotz utziko ez zaituen ahots gazte berri bat.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu