Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburu Azokaren 45. edizioa uztailaren 3tik 12ra Donostian

Donostiako 45. Liburu Azoka

Ostirala, 2020(e)ko Uztaila(r)en 03-(e)an

Gaur, uztailak 3, Donostiako Liburu Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin gaur bertan hasi da Gipuzkoa plazan eta zabalik egongo da uztailaren 12a arte. Azokaren ordutegia: goizez 11:00-13:30 eta arratsaldez: 16:30-20:00. Ordutegia aldatzeko eskumena du Liburu Azoken Batzordeak.

Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan hainbat ekitaldi (prentsaurrekoak eta topaketak egileekin) egingo dira:

Uztailak 3, ostirala, 11:15ean, Xatur satorra / Top el topo bilduma, Beatriz Yubero eta Amaia Arrieta. Erein argitaletxearen prentsaurrekoa.

Uztailak 6, astelehena, 11:00etan, Sano erradikal, Isa Díaz. Alberdania argitaletxearen prentsaurrekoa.

Uztailak 7, asteartea, 11:00etan, Zaharkitze programatua, Eva Pérez-Pons. Erein argitaletxearen prentsaurrekoa.

Uztailak 8, 11:00etan, Donostia rebelde, Miguel Usabiaga. Prentsaurrekoa.

Uztailak 9, osteguna, 11:00etan, Isiltasunaz haratago, Joxe Angel Irigarai, Pamiela argitaletxearen prentsaurrekoa. Uztailaren 9ko eguneratzea: aurkezpen hau BERTAN BEHERA geratu da. Barka endredoak.

Uztailak 9, 12:00etan, Aro beilegia, Lizar Begoña Madariaga, Balea Zuria argitaletxearen prentsaurrekoa.

Uztailak 9, 18:00etan, La estrella de quince puntas, Noelia Lorenzo eta Javier Sagastiberri. Erein argitaletxearen ekitaldia.

Uztailak 9, 19:00etan, Matones, Bingen Amadoz. Pamiela argitaletxearen ekitaldia.

Uztailak 10, ostirala, 12:00etan, Izurria, Slavoj Zizek. Itzultzailea: Danele Sarriugarte. Txalaparta argitaletxearen prentsaurrekoa.

Era berean, Kaxilda liburu dendaren terrazan ere hainbat ekitaldi antolatu dira:

Uztailak 7, 19:00etan, Oier Guillan idazleak VHS liburua aurkeztuko du.

Uztailak 8, 19:00etan, Cambalache argitaletxeko Eduardo Romerok John Torpey-ren La invención del pasaporte. Estado, vigilancia y ciudadanía aurkeztuko du.

Uztailak 9, 19:00etan, German Sigwald-ek Santa Clarita liburua aurkeztuko du.

Uztailak 10, 18.00etan, Cira Crespo eta Elena Ciordiak Baginen. Euskal Herriko Historia emakumeen bitartez liburua aurkeztuko dute.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu