Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Bi kanoiak daude berriro Aquariumean jarrita

Kanoian kokatzeko lanen une bat. Argazkia: O. Moreno

Osteguna, 2020(e)ko Uztaila(r)en 02-(e)an

Berriz ere jarrita daude Aquariumeko antzinako sarrera ondoko bi kanoiak. Atzo goizean, iaz kureñaren egoera txarragatik erretiratutako kanoia berriro ipini dute, kanpoko baldintzak pairatzeko sendoagoa den kureña berriarekin.

 Bi itsas-kanoi ingeles dira San Telmok bertan jarri dituenak, eta Independentzia Gerran Donostiaren hartzean erabili zituzten. Brontzezko pieza hauek 1810 eta 1813 urteetan datatuak daude hurrenez hurren, bietan Ingalaterrako errege etxearen armarria eta leloa agertzen direlarik. Donostiako Itsas Komandantziak atera zituen Kontxako badiatik 1945ean, eta San Telmo Museoan sartu ziren 1959ko maiatza eta ekaina bitartean.

Zaharberritu ondoren, 2009an San Telmo Museoak kanoiak Aquariumean utzi zituen, bere antzinako sarreran kokatu zirelarik. Bertan egon ziren 2019ko abuztura arte, eta orduan kendu egin zuten bietako bat, egoera txarrean zegoen kureñagatik -kanoia muntatzen den armazoia da kureña-. Atzo goizean, lehen zeuden leku berean jarri dituzte biak, aire zabalerako eta itsaso ondorako material erresistenteagoz egindako kureña berriekin, iroko egurrezkoak eta tratamendu berezi batekin. Kanoietako baten gurpilak baino ez dira falta lehen bezala egoteko, eta horiek datorren astean jarriko dituzte. Hemendik aurrera, mantenu lanaren jarraipena egingo da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu