Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Kukai Dantza & Sharon Fridmanen Erritu ikuskizuna, San Telmo Museoko elizan

Errituren irudi bat. Argazkia: Ignacio Urrutia

Asteartea, 2020(e)ko Ekaina(r)en 30-(e)an

Kukai Dantza taldeak eta Sharon Fridman koreografoak sortutako Erritu ikuskizuna programatu du San Telmo Museoak uztailaren 9an, 10ean eta 12an. Museoko elizan egingo dira emanaldiak, 9an 20:00etan, 10ean 20:00etan eta 12an 19:00etan hasita. Sarrerak salgai daude jadanik, 15 eurotan.

Kukai Dantza eta Sharon Fridman koreografo ospetsuaren arteko topaketa da Erritu. Taldeak ikuskizunari buruz diona: ""Erritu" bizi-bidaia bat da, eta bizitzaren egoera desberdinak zeharkatzen ditu, naturari eta komunitateari dagokienez, banakako eta taldeko igarotze-errituen bidez. Jaiotzatik kaosera, bakardadearen basamortutik, topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iristen diren egoerak.

Errituak zubi dira gure existentzia indibidualaren -iraganaz, orainaz, etorkizunerako promesez eta aukerez betea- eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren -erreferentziala beti, baina baita mugimenduan eta aldaketan ere- arteko loturen zentzua aurkitzen saiatzeko. Espiritualtasuna, samurtasuna eta erabaki pertsonala elkarri eskutik helduta, finean kolektiboa den bidaian, kontzienteenen ibilbideen eragina duen arren.

Erritu-n dantza ulertzeko bi modu elkartzen dira. Bi hizkuntzen arteko desberdintasuna aberastasuna eta erakargarritasuna dira. Sharon Fridmanen lanak fisikotasun eta mugimendu-kalitate berri bat eskaintzen die Kukaiko dantzariei, contact delakoan oinarritutakoa, bere ohiko mugimenduen garbitasun eta bizitasunarekin modu aberatsean kontrastatzen eta osatzen duena."

Sarrerak 15 eurotan daude salgai, jadanik museoko leihatilan -museoko eta Donostia Kulturaren bazkideentzako ohiko deskontuarekin- eta Donostiako Turismo bulegoan eta webgunean ere -SSCard /Basque Card deskontuarekin- . Museoak koronabirusaren aurrean hartu beharreko segurtasun neurriak hartuko ditu, eta publikoak maskara izan beharko du.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu