Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

«Los mojigatos» antzezlana Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko da uztailean

Los mojigatos

Astelehena, 2020(e)ko Ekaina(r)en 22-(e)an

Los mojigatos antzezlanaren erabateko estreinaldia Victoria Eugenia Antzokian izango da uztailaren 16an. Magüi Miraren zuzendaritzapean Gabino Diego eta Cecilia Solaguren protagonista dituen lan hau Donostia Kulturak uztailerako programatu dituen hiru antzezlanetako bat da.

Aurretik, uztailaren 8an, Aitziber Garmendiaren Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) komediak emango dio hasiera uztaileko programazioari Victoria Eugenia Antzokian eta hilabete bukaeran, uztailaren 30etik abuztuaren 2ra, Coart+e eta Dos Palmas Produccionesen Pánico antzezlana aurkeztuko da Antzoki Zaharrean.

Bi antzokietan irekierarako hartutako babes eta higiene neurriak jarraituko dira.

Sarrerak bihar, ekainak 23, jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu