Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Zerbitzu gehiago martxan Donostiako kultur etxe eta liburutegietan

Ernes Lluch Kultur Etxeko liburutegia

Astelehena, 2020(e)ko Ekaina(r)en 15-(e)an

Osasun-deseskalatze prozesuaren baitan, Donostia Kultura zerbitzuak zabaltzen ari da pixkana-pixkana. Ekainaren 11n hainbat haurtxoko eta gazteleku ireki zituen Donostia Gazteriak, tartean gurean integratuta dauden batzuk. Ekainaren 15etik aurrera, liburutegietan Interneten nabigatzeko aukera egongo da eta Ernest Lluch Kultur Etxeko zein Liburutegi Nagusiko KZgunea abiatuko dira berriro. Musikagela zerbitzua ere jarriko da martxan.

Liburutegiak eta KZgunea

Ekainaren 1ean hamaika liburutegi zabaldu genituen dokumentuen mailegua eta itzulketa egiteko. Hain zuzen ere, Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusia, Fermin Calbeton-eko Haur Liburutegia zein Aiete, Casares-Tomasene, Egia, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Larratxo, Larrotxene, Loiola eta Lugaritz kultur etxekoak. Okendo Kultur Etxea itxita egongo da aire girotuko sisteman egokitze lanak egingo baitira ekaina eta uztailean zehar.

Ekainaren 15etik aurrera Interneten ibiltzeko aukera egongo da, beti ere edukiera murriztuarekin eta 2 metroko distantzia betetzen bada. Beharrezkoa izango da leku bakoitzean aldez aurretik hitzordua eskatzea emailez edo telefonoz.

Horretaz gain, Ernest Lluch Kultur Etxeko eta Liburutegi Nagusiko KZ guneak irekiko dira berriro eta erabiltzaileek hitzorduak telefonoz eskatuko beharko dituzte.

Liburutegi Nagusiko KZ gunea: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Telefonoa: 943 02 36 30.

Ernest Llucheko KZ gunea: astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00. Telefonoa: 943 02 36 33.

Kultur etxeetako haurtxokoak eta gaztelekuak

Zerbitzuak aldez aurreko hitzordu bidez jarri dira abian ekainaren 11tik 30era. Hainbat aldaketa eta egokitzapen egin dira eskaintzan osasun jarraibideak bermatzeko. Uztaila eta abuztuan, ohi bezala, itxita egongo dira.

Intxaurrondo eta Egia kultur etxeetako zerbitzuek arratsaldez irekiko dute astelehenetik ostiralera. Hala, haurtxokoek 16:00etatik 19:30era eskainiko dute zerbitzua; eta gaztelekuek, berriz, 16:30etik 20:00etara. Segurtasun neurriak bermatzeko, taldeak txikiagoak izango dira eta, ondorioz, bi txanda egin dira. Haurtxokoetan lehenengo txanda 16:00etatik 17:30era izango da, eta bigarrena 18:00etatik 19:30era. Gaztelekuetan, aldiz, lehen txanda 16:30etik 18:00etara izango da, eta bigarrena 18:30etik 20:00etara. Bi saioen arteko ordu erdia baliatuko da garbiketa lanetarako.

Aieteko ordutegia ezberdina izango da: haurtxokoan astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era (lehenengo txanda 10:00etatik 11:30era eta bigarrena 12:00etatik 13:30era) eta, gaztelekuan, berriz, 11:00etatik 13:00etara (txanda bakarra).

Antiguan zerbitzuak larunbatetan eskainiko dira: haurtxokoan 16:00etatik 18:15era (lehenengo txanda 16:00etatik 17:00etara eta bigarrena 17:15etik 18:15era), eta gaztelekuan 18:30etik 21:00etara (txanda bakarra).

Musikagela zerbitzua

Zerbitzu hau ere astean zehar zabalduko dugu: Intxaurrondo Kultur Etxean astelehenetik aurrera (ekainak 15) eta Egia Kultur Etxean asteartetik aurrera (ekainak 16). Beharrezko segurtasun neurriak hartu dira eta erabilera araudi zorrotza ezarri da musika taldeetako partaideek elkarrekin jo ahal izateko.

Hauxe da Egiako ordutegia: astelehenetan, 10:00–13:00; asteartetik ostiralera, 16:00-19:00 /19:00–22:00. Larunbatetan, berriz, 10:30-13:30.

Intxaurrondoko ordutegia jarraian: astelehenetik ostiralera, 18:00-22:00; larunbatetan, 10:30-13:30.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu