Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Juan bezpera

Agintarien Esku Dantza

Ostirala, 2020(e)ko Ekaina(r)en 12-(e)an

Gaur, ekainak 12, Jon Insausti zinegotziak san Juan bezpera dela eta, Konstituzio plazan egingo den jarduera aurkeztu du. Aurten, san Juan bezpera ez da ohiko ospakizuna izango. Ezinezkoa da, urtero Konstituzio plazara etortzen den jende kopuru handia udako ongietorri-ekitaldia ikustera joatea. Beraz, jende gutxi izango da plazan (edukiera murriztu egingo da), eta ekitaldira joan nahi duten guztiak zozketa batean sartuko dira. Zozketa horretan 120 plaza daude (60 gonbidapen bikoitz).

Zozketan parte hartu nahi dutenek honekin batera doan formularioa bete beharko dute ekainaren 17ko 23:59 baino lehen. Zozketa, ekainaren 18an (osteguna) arratsaldeko 17:00etan egingo da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu