Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Babes eta higiene neurriak Antzoki Zaharra, Victoria Eugenia eta kultur etxeetako espazio eszenikoetan

Ongi etorri!

Asteazkena, 2020(e)ko Azaroa(r)en 25-(e)an

Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetako espazio eszenikoak osasun arloko agintariek emandako jarraibideetara egokitzeko prestatu ditugu. Emanaldi guztiek babes eta higiene neurri zorrotzak beteko dituzte.

Maskara

Antzoki eta kultur etxeen barruan pertsona guztiek maskara eraman beharko dute une oro, bai eraikinera sartzean, bai emanaldian zehar eta bai eraikinetik ateratzean. Ikus-entzule bakoitzak bere maskara ekarriko du etxetik.

Eskuak garbitzea

Antzokira sartzean beharrezkoa izango da eskuak garbitzea jende guztiaren esku egongo den gel hidroalkoholikoarekin. Komunetan ere egongo dira xede horretarako ura eta xaboia.

Tenperatura

Victoria Eugenian eta Antzoki Zaharrean nahi duen orok eskura izango du gertuko termometro bat tenperatura hartzeko.

Lanpasak

Sarreran lanpas desinfektatzailea egongo da.

Sarrerako ilararen kudeaketa

Antzokiko langileek kudeatuko dute ilararen orientazioa eta bertaratutakoen arteko segurtasun-distantzia.

Antzokia egunero garbitzea

Gure instalazioak sakon garbitzen eta desinfektatzen dira egunero: igarobideak, besaulkiak, eskudelak, igoailuak…

Igogailuak

Igogailuak, urritasuna edo mugikortasun urria duten pertsonek eta haurdun dauden emakumeek baino ezin izango dituzte erabili.

Txartelarekin ordaindu

Txartelarekin edo kontakturik gabeko sistemaren batekin ordaintzea gomendatzen da.

Aretoa

Aretoaren edukierak ez du gaindituko une bakoitzean indarrean dagoen osasun araudiak ezarritakoa. Distantzia bermatzeko, aurretik esleitu zaizun besaulkiak hutsik dauden bi besaulki edo igarobidea izango ditu alboetan.

Ordutegia

Kultur jarduera eta ekitaldiak 21:00ak baino lehen bukatuko dira.

Arropazaindegia eta anbigua

Aplikatu beharreko erregulazioen ondorioz, ezin dugu arropazaindegi eta anbigu zerbitzurik eman.

Ateen irekiera

Antzoki bakoitzak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko ditu ateak. Mesedez, ez itxaron azken unera arte antzokira sartzeko eta, behin antzokian, ahalik eta azkarren joan bakoitzari dagokion eserlekura.

Besaulkien patiotik irtetea

Antzokietan, emanaldia amaitzerakoan, megafonia bidez  ikus-entzuleei adieraziko zaie euren besaulkietan itxaron beharko dutela eserita, aretoko langileek inteteko txanda ematen dieten arte. Egin kasu aretoko langileei eta, mesedez, izan pazientzia.

Eskuko programak eta aldizkariak

Arautegiak debekatzen du eskuko programak eta aldizkariak ematea. Horren ordez, QR kodeak izango dira eskuragarri programazioari edo ikuskizunari buruzko informazioa jasotzeko.

Eguneratzea

Osasun gomendioen garapenari eta une bakoitzean indarrean dauden arauei helduta, neurriak eguneratu eta horri buruzko informazioa emango dugu.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu