Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Uztailean bueltatuko da Ipuinaren Ordua

Ipuinaren Ordua

Astelehena, 2020(e)ko Ekaina(r)en 01-(e)an

Atzo, maiatzak 31, amaiera eman genion bolada batez azken bi hilabetetan egunero gure plataformetan izan dugun Ipuinaren Ordua jarduera digitalari. Ekainean zehar ez da izango emanaldirik, baina uztailean bueltan izango da.

Esan bezala, martxoaren 30ean eman genion hasiera #DKetxean programaren baitan Ipuinaren Orduko lehen saioari. Geroztik 60tik gora emanaldi eskaini ditu Lur Korta Taldeak. Hauek izan ditugu kontu-kontari: Lur Korta, Saioa Aizpurua, Izaskun Mujika, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga, Kattalin Ansorena, Bego González (Eskuaire, zeinu hizkuntzaz), Lur Usabiaga eta Ander Edo. Arrasaldeko 16:00etako hitzordua hainbat familiaren ohiko zita bilakatu zen itxialdiaren unerik gogorrenetan.

Esan bezala, udarari begira, alor honetako eskaintza berritzeko ari gara lanean. Espero laster nobedade gehiago emateko moduan izatea.

Bitartean, Youtubeko kanalean entresaka egin eta hainbat ipuin gorde ditugu garai hauetako oroigarri gisa.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu