Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Abian da berriz ere Fassbinder zikloa Tabakaleran

Fassbinder

Osteguna, 2020(e)ko Ekaina(r)en 11-(e)an

Nosferatu programazioaren zikloa, Rainer Werner Fassbinder alemaniar errealizadoreari buruzkoa, hurrengo ekainaren 17an jarriko da berriz martxan, Beldurrari beldurra pelikularen emanaldiaz (Angst vor der Angst, 1975).

Osasun larrialdia dela eta, joan den martxoan eten zen atzerabegirakoa, eta hurrengo hilabeteetan jarraituko du Tabakaleran. Bertan, birprogramatu egingo dira alemaniar zinemagilearen filmografia aztertzen duten ziklo honetako aurreikusitako saio gehienak.

Sarrera eta abonuen salmenta eta segurtasun protokoloa

Ekainaren 17tik aurrera Tabakalerako zinema-aretoaren edukiera %60koa izango da, beraz, 137 eserleku izango ditu. Zinemako emanaldietan, baita Tabakalerako gune guztietan ere, ezinbestez erabili beharko da maskara eta errespetatu beharko da gizarte-distantzia.

Ekainetik irailera bitarteko programazio guztirako sarrerak ekainaren 12an, 12:00etatik aurrera jarriko dira salgai Tabakalerako webgunean.

Segurtasun-protokoloei erreparatuta, erabiltzaileei lehentasunez sarrerak online aldez aurretik erostea eskatzen zaie, eta, horretarako, tabakalera.eu webgunea erabil daiteke. Era berean, zinemaren leihatila aldi batean Tabakalerako Informazio Puntuan, 0 solairuan, kokatuko da.

Ikusleek aurrez aukeratu beharko dute eserleku-lerroa eta aretozainen laguntza izango dute eserlekua hautatzeko. Aretoa filma hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da, ilararik ez egiteko eta ikusleek beren eserlekuak lasaitasunez eta modu seguruan hartzeko.

Gogorarazi nahi dugu Zinema Bonua urtearen amaiera arte erabil daitekeela. Erreserbak kudeatu, zalantzak argitu edo etenaldia baino lehen erositakoak bertan behera uzteko hiru kanalez baliatu ahal izango da: telefonoa (943118855), info@tabakalera.eu helbide elektronikoa eta aurrez aurrekoa aldi baterako 0 solairuan kokatutako Informazio Puntua.

Informazio gehiago: Fassbinder

Argazkia: © Rainer Werner Fassbinder Foundation

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu