Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostiako liburutegien irekiera dokumentuen mailegua eta itzulketa egiteko

Liburutegien irekiera ekainaren 1ean

Asteazkena, 2020(e)ko Maiatza(r)en 27-(e)an

Osasun-deseskalatze prozesuaren baitan, datorren ekainaren 1ean Donostia Kulturako 11 liburutegi berriro zabalduko dira hiri erdigunean eta auzoetan zerbitzua eman ahal izateko. Hauek dira berriro irekiko direnak: Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusia, Fermin Calbeton-eko Haur Liburutegia zein Aiete, Casares-Tomasene, Egia, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Larratxo, Larrotxene, Loiola eta Lugaritz kultur etxekoak). Okendo Kultur Etxea itxita egongo da aire girotuko sisteman egokitze lanak egingo baitira ekaina eta uztailean zehar. Udako ordutegien berri albiste honetan.

Irekierak herritarrentzako berme osoa izango du, aspaldidanik lanean egon garen COVID-19 garaiko segurtasun eta garbiketa neurri zehatzak jarraituz. Besteak beste:

Edukiera mugatua izango da.

  • Liburutegiko langileak eta erabiltzaileak behar bezala babestuta egongo dira.
  • Liburutegiko sarreran gel hidroalkoholikoa egongo da.
  • Mostradoreetan babes pantailak egongo dira.
  • Erabiltzaileek maskara jarrita eraman beharko dute liburutegietan sartzeko.
  • Zentro guztietan seinaleztapen berezi bat egongo da, jendeak sarbide baldintza bereziak ezagutu ditzan.

Neurri guzti hauek kalitatezko zerbitzua eta esperientzia kultural atsegina eskaintzeko hartu dira. Donostia Kulturak Antton Olariagari ilustrazio bat enkargatu dio, zentro guztietan egongo den kartel bat, bizi garen momentuaren ikuspegi umoretsua emango diguna, egoera atipiko honetan dauden liburutegien ikuspegi sinpatikoa.

Helduen liburutegiei dagokionez lau zerbitzu zabalduko dira:

  • Informazioa eta arreta zerbitzua.
  • On line katalogoaren kontsulta.
  • Liburuen eta maileguan hartutako materialen itzulketa.
  • Maileguak hartzeko aukera aldez aurretik eskatuta bai presentzialki edo bide telematiko bitartez: donostiakoliburutegiak@donostia.eus posta elektroniko generikoan zein liburutegi bakoitzeko e-mail edo telefonoan. Kasu hauetan, SMS bidez jakinaraziko da eskaera prest dagoela.

Liburutegien edukiera mugatua izango dela kontuan hartuta, liburuak maileguan hartu nahi dituzten erabiltzaileei liburuen katalogoa etxetik kontsultatzea gomendatzen zaie Donostia Kulturaren webgunean, liburuaren erabilgarritasuna jakin ahal izateko. Irekieraren lehen astean ez da apalategietarako sarbiderik izango eta liburuzainak izango dira aldez aurretik eskatutako liburuen bila joango direnak.

Haur liburutegietan, haurrak pertsona heldu batekin sartuko dira liburutegian liburuak maileguan hartzera edo itzulketak egitera.

Jarduerei dagokionez, Liburutegi Nagusiko solasaldiak ekainean zehar online egiten jarraituko da.

Donostiako liburutegiak maiatzaren 16ko BOEn argitaratutako SND414 / 2020 agindua jarraituz irekiko dira.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu