Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Asteazkena, 2020(e)ko Maiatza(r)en 27-(e)an

Ekainaren hasieratik hainbat zerbitzu modu presentzialean zabalduko ditugu: sareko 11 liburutegi, San Telmo Museoa eta antzokietako leihatilak. Albiste honetan Donostia Kulturako gune horien udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 1etik irailaren 6ra izango da, biak barne.

Albiste honen osagarri dira:

1.- Maiatzaren 27ko bi albiste hauek: Donostiako liburutegien irekiera dokumentuen mailegua eta itzulketa egiteko eta San Telmo Museoa ekainaren 2tik aurrera, zabalik.

2.- Ekainaren 10ean Donostia Gazteriak argitaratutako oharra: hainbat haurtxoko eta gaztelekua zabaldu ditu ekainaren 11tik 30era. Aldez aurretiko hitzordua behar da.

3.- Ekainaren 15eko albistea: Zerbitzu gehiago martxan Donostiako kultur etxe eta liburutegietan.

Bulego orokorrak

Erregina Erregeorde 8ko bulegoak (Victoria Eugenia Antzokia) eta Konstituzio plaza 1eko bulegoak: astelehenetik ostiralera, jaiegunetan (uztailak 31) izan ezik: 9:00-13:30.

San Telmo Museoa eta Urgulleko Historiaren Etxea

San Telmo Museoak betiko ordutegia mantenduko du ekainaren 2tik aurrera. Hau da, asteartetik igandera, 10:00-20:00.

San Telmo Museoko Liburutegiak liburuak mailegatzeko eta kontsulta bibliografikoak egiteko eskaerei erantzungo die bibliosantelmo@donostia.eus helbide elektronikoaren bidez edota 943 481569 telefono-zenbakiaren bidez (10:00etatik 14:00etara asteartetik ostiralera; ekainean astearte arratsaldeetan ere, 16:00etatik 20:00etara).

Urgulleko Historiaren Etxea: ez da irekiko osasun neurriak behar bezala betetzen direla bermatzeko duen zailtasunagatik.

Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatilak

Programazioaren arabera joango dira ordutegiak egokitzen.

Victoria Eugenia, egunero zabalik: 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Ikuskizuna beranduago hasiz gero, leihatilak hura hasi arte egongo dira zabalik.

Antzoki Zaharreko leihatila itxita egongo da ekainaren 29tik uztailaren 26ra, programaziorik ez dagoelako. Uztailaren 27tik aurrera egunero zabalik Victoria Eugeniakoa bezala.

Kultur etxeak eta liburutegiak

Goian aipatu bezala, udako ordutegia ekainaren 1etik irailaren 6ra arte egongo da indarrean. Kultur etxeetan ekaina hasieran modu presentzialean zabalduko den zerbitzu bakarra liburutegia izango da.

Ekainaren 11ko eguneratzea: hainbat haurtxoko eta gazteleku zabalik egongo dira ekainaren 11tik 30era. Aldez aurretiko hitzordua beharrezkoa da. Ikusi Donostia Gazteriak eginiko albiste hau.

Aiete Kultur Etxea: jaiegunetan (uztailak 31) izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; ostegunetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00, Aste Nagusiko ostegunean (abuztuak 13) izan ezik.

Amundarain Mediateka (Martutene): ekainaren 8an zabalduko da astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30. Uztailaren 31n eta abuztuan zehar liburutegia itxita egongo da.

Casares eta Tomasene kultur etxeak: Casares itxita egongo da. Tomaseneri dagokionez, ekaina, uztaila eta irailean, jaiegunetan (uztailak 31) izan ezik, astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00; astearteetan goizez ere zabalik 10:00-13:00.

Abuztuan, astelehenetik ostiralera 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere bai, 16:00-19:00.

Egia Kultur Etxea: jaiegunetan (uztailak 31) izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da.

Ernest Lluch Kultur Etxea: astelehenetan, 10:00-13:00 / 16:00-20:00; asteartetik ostiralera, 16:00-20:00. Uztailaren 31n (jaieguna) itxita egongo da. Aste Nagusian (abuztuaren 10etik 14ra) ordutegi berezia: abuztuaren 10ean, 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00.

Intxaurrondo Kultur Etxea: jaiegunetan (uztailak 31) izan ezik, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; astelehenetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Abuztuaren 10ean (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.

Larratxo Liburutegia: jaiegunetan (uztailak 31) izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00. Abuztuan itxita egongo da.

Larrotxene Kultur Etxea: jaiegunetan (uztailak 31) izan ezik, astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00; asteazkenetan arratsaldez ere zabalik: 16:00-19:00. Abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da.

Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder): astelehenetik ostiralera, 10:00-20:30; larunbatetan, 10:00-14:00 / 16:30-20:00. Uztailaren 25ean, 31n eta abuztuaren 15ean, itxita. Abuztuaren 8tik 14ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.

Liburutegi Nagusiko Haur Saila eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea (Fermín Calbetón, 25): jaiegunetan (uztailaren 31) izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; astearteetan ere bai, 16:00-19:00. Aste Nagusiko asteartean (abuztuak 11) ez da arrasaldez zabalduko.

Loiola Kultur Etxea: jaiegunetan (uztailak 31) izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; ostegun arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da.

Lugaritz Kultur Etxea: jaiegunetan (uztailak 31) izan ezik, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00; asteazken arratsaldez ere zabalik, 16:00-19:00. Abuztuan zehar kultur etxea itxita egongo da.

Okendo Kultur Etxea: aire girotuko sisteman egin beharreko egokitze lanak direla eta, Kultur Etxea itxita egongo da ekaina eta uztailean zehar. Gauzak ondo bidean, abuztuaren hasieran zabalduko da.

Urgulleko Damen Bateriako Liburutegia: ez da zabalduko osasun neurriak behar bezala betetzen direla bermatzeko duen zailtasunagatik.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu