Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Gaur hasi eta iraila arte, auzoetako jaiak bertan behera geratu dira

auzoetako jaiak

Asteartea, 2020(e)ko Maiatza(r)en 19-(e)an

Joan den maiatzaren 15ean gure Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako hiriburuetako alkateek Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak eta Bilboko eta Donostiako Aste Nagusiko jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu zuten. Jende asko biltzen duten ekitaldiak egiteko ezintasuna eta ekitaldi horiek dakarten hurbiltasun soziala kontuan hartuta hartu zuten erabaki hori.

Gure jaien idiosinkrasia dela eta, egun horietan harremanak izateko dugun modua eta jaiak ospatzen ditugun espazioak ezagututa, ez dugu aukerarik ikusten gure auzoetan urtero ospatzen diren jaiak aurtengo udan egiteko.

Itxarotea eta irailetik aurrera kaleko jardueretarako helarazten diguten erabakia zein den ikustea baino ez zaigu geratzen. Hilabete honetatik aurrera ospatzen dituzten jaiak egin daitezkeen ala ez jakinaraziko dugu.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu