Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

tindersticks taldearen kontzertua azaroaren 24ra atzeratu da

tindersticks

Asteartea, 2020(e)ko Maiatza(r)en 19-(e)an

COVID-19aren krisiak eraginda, martxoaren 14an Victoria Eugenia Antzokian bertan behera geratu zen tindersticks taldearen kontzertua azaroaren 24an egingo da. Beren sarrera mantentzeko aukera emango zaie martxoaren 14rako sarrera erosi zutenei. Sarrera itzuli nahi dutenek ekainaren 30era arte egin ahal izango dute.

Kontzertu honetarako sarreren dirua erabilitako erosketa kanal beretik egingo da.

1) Sarrera Internet bidez erosi zutenei eta hala nahi dutenei, dirua itzuliko zaie. (Itzulketa guztiak hamabost eguneko epean egingo dira.)

2) Leihatilan erositako sarrerak (Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra....), takilan bertan itzuli ahal izango dira ekainaren 1etik aurrera edota donostiakultura.eus/sarrerak webgunean dagoen formularioa beteta.

Momentuz ez dira data berrirako sarrera gehiago jarriko salgai, aretoen gehienezko edukiera zein izango den jakin arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, dksarrerak@donostiakultura.eus helbidera idatzi beharko da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu