Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Telmo Museoaz sarean gozatzeko aste honetako proposamenak

Berriro igo nauzu ikus-entzunezkoaren irudi bat

Astelehena, 2020(e)ko Maiatza(r)en 11-(e)an

Aste honetan internet bitartez disfrutatzeko eduki hauekin gatoz. Gaur, astelehena, San Telmo Museoko erakusketa iraunkorreko Tradizioak bizirik dirau ataleko Berriro igo nauzu ikus-entzunezkoa proposatzen dizuegu.

Baserriek denboran zehar izan duten bilakaera azaltzen du eta Morgancreako Carlos Rodríguez-ek zuzendua da, Kirmen Uriberen testu eta narrazioarekin. Hainbat sari irabazi ditu ere: Leioa (Bizkaia), Mendi Film Festival (Bilbao), Mostremp, Muestra de Cine Rural (Lleida), Internationales Bergfilm Festival Tegernsee (Alemania) eta Gran Paradiso International Nature Film Festival (Italia).

 

Bestalde, museoan programatuta zeuden eta online izatera pasa diren jarduerak ere izango ditugu. Ostegunean, maiatzak 14, Globernancerekin antolatutako Europar Elkarrizketak zikloko bigarren saioa egingo dugu, 18:00etan hasita. Cristina Garmendia, Mikel Mancisidor eta Juan José Alvarez arituko dira La Europa de la ciencia gaiari buruz. Hemen eman dezakezue izena, zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko.

Eta ostiralean, Bidegin Elkartearekin antolatutako Death Cafe saio bat ere izango da internet bitartez. Kasu honetan, taldea beteta dago, baina ekainaren 12an euskaraz egingo den saiorako oraindik badago izena emateko aukera.

Eta beste sorpresatxo bat ere izango dugu aste honetan, beraz adi!!

Astero, eduki proposamena

Museoa itxita dagoen bitartean eduki digitalak proposatzen ari gatzaizkizue webgunean eta sare sozialetan (facebook, twitter, youtube eta ivoox). Egiten ari garenaren xehetasunik galdu nahi ez baduzu gure asteroko buletinean izen ematea proposatzen dizugu. Astelehenetan eduki aukeraketa bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, etxean egonda ere, gai interesgarriez gozatzeko.

STM Gaurkotasun buletinean izena eman

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu