Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Europe At Home proiektuarekin bat egin du Donostiak

Europe at Home: idazleak

Asteartea, 2020(e)ko Maiatza(r)en 05-(e)an

Europako beste hamahiru hirirekin batera, Donostiak Europe At Home egitasmoarekin bat egin du. Etxean egotea dagokigun egoera zail hauetan, inoiz baino beharrezkoago sentitzen dugu elkarren berri izan eta gure sentimenduak eta esperientziak partekatzea, Europako ekialdetik mendebaldera, iparraldetik hegoaldera, elkartasunaren ahotsa ozen aldarrikatu behar dugu. Bat batean sortu zaigun eszenategiak ekimen bateratuak eskatzen ditu, horixe hain zuzen egitasmo honek dakarren mezua. Juan Kruz Igerabideren hitza eta Marcelo Utreras argazkilariaren irudiaz baliatuz Donostia mundura zabaldu zaigu.

COVID-19 pandemiak ekarritako parekorik gabeko une historiko hau etorkizunean gogoratzeko, baina baita elkar hobeto ulertzeko eta, beraz, gure arteko ezberdintasunak hobeto onartzeko ere, Portugal hegoaldeko Faro hiriak (2027 Europako Kultur Hiriburu titulua lortu nahi duena) lehen hiri talde bat gonbidatu zuen. Donostian bat egin du egitasmoarekin. Bi hitzetan, argazkilariak ateratako argazkiak eta idazleak idatzitako hitzen bitartez.

Europe At Home proiektuak esanahi handia hartzen du une honetan; izan ere, Europa - Herrialdeak eta kulturak batzen dituen munduko bake-, oparotasun- eta elkartasun-proiekturik handiena – krisi latzari egoki erantzuten saiatzen ari da, Europako gobernu eta erakundeen bidez, babes publikoko politikak hartuz eta herritarrak etxean mantenduz: beren ekintzen erantzukizuna eta gizarte-distantzia beren gain hartzeko eskatuz, guztien onerako.

Egitasmoan esku hartzen duten hirien taldea

Donostiaz gain, hauexek dira hiriak: Bod (Norvegia); Chemnitz (Alemania); Esch (Luxenburgo); Faro (Portugal); Kaunas (Lituania); Leeuwarden (Herbehereak); Novi Sad (Serbia); Oulu (Finlandia); Piran (Eslovenia); Plovdiv (Bulgaria); Tartu (Estonia); La Valetta (Malta); Veszprèm (Hungaria).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu