Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Museoak eta Globernancek online egingo dute 2020ko European Dialogues zikloa maiatzean

Astelehena, 2020(e)ko Maiatza(r)en 04-(e)an

202ko European Dialogues zikloa hiru saiok osatuko dute eta Europar Batasunaren herritarren pertzepzioari, zientziaren Europari eta emakumeen Europari buruz hitz egingo dute aditu ezberdinek, on line, maiatzaren 7an, 14an eta 21ean.

"Europa ez da behingoz egingo, ezta obra orokor batean ere: errealizazio zehatzei esker egingo da, lehenik eta behin izatezko elkartasuna sortzen baitute." Robert Schuman.

Maiatzaren 9an Europaren Eguna ospatuko da Robert Schumanen hitzaldia gogoratzeko, Bigarren Mundu Gerrak eragindako kalteak gainditzen laguntzeko proiektu europar baten oinarriak jarri zituena. 70 urte igaro direnean, lan eskerga eta aurrerapen esanguratsuak egin dira, baina honelako proiektu handi batek etengabeko azterketa eskatzen du, eta egun duen balioari eta aurre egin beharreko erronkei buruzko eztabaida.

Horrela, bada, aurrekoetan bezala, aurten ere European Dialogues zikloarekin jarraituko dugu, Europari eta bere erronkei buruz San Telmo Museoak eta Globernancek antolatuta. Aurrez aurreko jarduera guztiak bertan behera geratu direnez koronabirusaren ondorioz, oraingo honetan egoera berrietara egokitu eta formatu birtualean burutuko ditugu.

Saioak eta formatua

Hiru saio egingo dira maiatzaren 7an, 14an eta 21ean, gazteleraz, 18:00etan hasita, denbora errealean. Plataformak jendearen parte-hartzea ahalbidetuko du, ohi bezala. Zuzenean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Museoko youtubeko kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da, baita museoaren webgunean eta Globernance-n ere, izena eman beharrik gabe, baina kasu honetan ezin izango da zuzenean parte hartu.

Izena emateko aukera jadanik irekita dago, honako estekan

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu