Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Otsagabiako dantzarien jantzia aste honetako #STMKuttunak

Asteazkena, 2020(e)ko Apirila(r)en 29-(e)an

Aste honetan dakarkizuegun pieza kuttuna Otsagabiako dantzarien jantzia da; egokia iruditu zaigu dantzarekin lotutako pieza xehetzea, izan ere, gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna da.

Gaian murgiltzeko Xabier Kerexeta Errok, Gordailuko etnografia teknikariak, pieza honen inguruan egin digun azalpen bideoa ikustea proposatzen dizugu. Bertan azaltzen ditu, besteak beste, pieza honen jatorria eta bere garrantziaren arrazoia.

 

Otsagabiako dantzariaren jantzi hau elementu ezberdinek osatzen dute: alkandora, galtza, zapia, txarpak, zinta-lepokoa, txanoa, zapak edo kaskabiloak, galtzerdiak, abarketak. Kriskitinak eta makilak ere baditu. 1985eko jantzien erakusketa baterako 1980ko hamarkadan Argia Dantza Taldeak berregindako jantzia da, ondoren museoari dohaintzan emandakoa.

Nafarroako Otsagabiako herrian erabiltzen dute dantzariek horrelako jantzia urtero, irailaren 8an, Muskildako Amaren omenezko ospakizunetan. Egun horretan, dantza sorta jakin bat dantzatzen du zortzi dantzarik osatutako talde batek, bobo deritzon pertsonaiaren laguntzaz, rol berezia duena eta janzkera propioa: lau makil dantza, zapi dantza bat eta jota bat.

XVII. mende amaieran dago lehenengoz dokumentatua dantza hau, nahiz eta jatorria antzinagokoa dela uste duten adituek. Euskal kultura herrikoiaren ikertzaile askok euskal folklore herrikoiaren harribitxi gisa hartu dituzte dantza hauek, antzinako, jatorrizko eta sinboliko gisa.

Otsagiko dantzariak argazki zaharra

Auñamendi entziklopediak dioenez, "Otsagabiako dantzarien janzkerak, bere dantza eta musikak bezala, dokumentatutako hiru mendetan zehar bilakaera jakin bat garatzen du. Daturik zaharrenak dantzari urriak (kotoidun alkandora eta prakak) eta aldi berean zaratatsuak (kaskabiloak) azaltzen dizkigute. Urteak joan ala, janzkera aberastu egiten da eta dantzariaren jantzia parpailaz eta koloredun zeta eta zintaz, kerpaz, axubetaz, etab.-z apainduz. Kaskabiloak xafletan biltzen dira eta kasketentzako (egun katxutxa izenez ezagutzen dira) larrua, ardi-larrua eta forrua behar izango dira".

Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoaren dokumental honetan ospakizun honi buruzko xehetasun guziak bildu dira.

 

Los danzantes de Muskilda dokumentala. Julio Caro Baroja Nafaroako Museo Etnologikoa

Otsagabiako dantzariak, familian

Bide batez, aukera baliatu nahi dugu etxean dantzariaren jantzia modu entretenigarrian ezagutu dezazuen proposamena luzatzeko. Jantzi Otsagabiako dantzaria!

#STMKuttunak ekimeneko pieza gehiago

San Telmo Museoak, ekimen honen bidez, bere erakusketa iraunkorra ezagutaraztea du helburu, pieza aipagarriak nabarmenduz. Horretarako piezen inguruko azalpenak eta eduki osagarria dakartza astero museora. Ikusi hemen #STMKuttunak ekimeneko piezak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu