Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Programazio berezia Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Dantza Eguna

Asteartea, 2020(e)ko Apirila(r)en 28-(e)an

Bihar, apirilak 29, asteazkena, Dantzaren Nazioarteko Eguna da eta Donostia Kulturak programazio berezia prestatu du ospatzeko.

Ispilu Beltzan, DK Irratiaren goizeko irratsaioan, Lucía Lacarra dantzaria, Jon Maya dantzari eta koreografoa, eta María Eugenia Maisueche Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko presidentea izango dira, besteak beste. Saioa, 8:00etatik 10:00etara entzun daiteke 107.4 FM frekuentzian eta Donostia Kulturako gainerako audio plataformetan. Arratsaldean berriz, eta Antzokia Etxean programaren barne, Verdini Dantza Taldeak Muxuka lana aurkeztuko du, dantzaren egun handia ospatzeko espreski sortua.

Aurtengo mezuaren egilea Gregory Vuyani MAQOMA dantzari, koreografo, irakasle eta aktore hegoafrikarra da, Vuyani Dance Theatre taldearen sortzailea.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu