Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturaren ikastaroak online jarraitu ahal izango dira

2019-2020 ikastaroak

Asteartea, 2020(e)ko Apirila(r)en 28-(e)an

Kultur etxeetako ikastaroetan izena eman zuten pertsonei euren prestakuntzarekin jarraitzeko aukera eskainiko die Donostia Kulturak online plataformen bidez.

COVID-19 krisiaren ondorioz ekipamenduak itxi aurretik, ia 6.000 ikasle zeuden matrikulatuak 233 ikastarotan. Kultur etxeak noiz eta zein baldintzatan ireki ahal izango diren ez dagoenez jakiterik, ahalik eta ikastaro gehienak internet bitartez jarraitu ahal izateko egokitzapenean dihardu Donostia Kulturak.

Esfortzu horri esker, Donostia Kulturaren eskaintzako ia 200 ikastaro pixkana-pixkana berreskuratu ahal izango dira apirilaren 27tik aurrera. Ikastaro gutxi batzuk bertan behera geratuko dira, muga tekniko edo behar bereziak dituztelako.

Kultur etxeak ikasleekin harremanetan jartzen ari dira, eta ikasturtea jarraitzeko aukerarik ez badago edo ezin badira online eskoletara bideratu, jaso ez dituzten eskolei dagokien matrikularen zati proportzionala itzuliko zaie. Berdin jokatuko da ikastaroa online jarraitu nahi ez duen ikasle ororekin.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, bidali e-maila edo deitu ikastaroari dagokion erreferentziako kultur zentroko telefonora.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu