Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kultura: ekaineko ikuskizunak bertan behera

Donostia Kultura: COVID-19

Asteartea, 2020(e)ko Apirila(r)en 28-(e)an

COVID-19 birusak (koronabirusa) eragindako krisiaren ondorioz, bertan behera geratzen dira ekainerako Victoria Eugenia Antzokian programatuta zeuden ikuskizunak.

Honako hauek hain zuzen ere: aurretik iragarritako Josu Okiñena (Victoria Eugenia, ekainak 13), Jean Phillype Sylvestre (Victoria Eugenia Club, ekainak 20), Amoria & Dolore, Elkano, Lehen mundubira (Victoria Eugenia, ekainak 22), Ensemble Siciliano (Victoria Eugenia, ekainak 28) eta Juan Carlos Fernández-Nieto (Victoria Eugenia, ekainak 30).

Sarrerak Internet bidez erosi zituztenei automatikoki itzuliko zaie dirua, apirilaren 29tik aurrera. Leihatilan erositako sarrerak, aldiz, txarteldegian bertan itzuli beharko dira Donostia Kulturak antzokiak berriz zabaltzen dituenean.

Mojo Workin' jaialdiko sarreren truke eta itzulketak

Mojo Workin' jaialdirako sarrerak edo abonamenduak dituztenek jaialdiko aurtengo artistek martxoaren 13an eman zuten kontzertua eta jaialdiaren aurreko edizioetako hainbat kontzertu online ikusteko aukera ematen duen kode batengatik trukatu ahal izango dute, www.mojoworkinfestival.com webgunean inprimaki bat beteta. Sarrera edo abonamendua itzuli nahi dutenek ere webgune berean topatuko dute dirua berreskuratzeko bete beharreko inprimakia.

Informazio gehiago nahi izanez gero, dksarrerak@donostiakultura.eus helbidera idatzi beharko dute.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu