Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Izaroren egonaldia Intxaurrondon

Izaro Andrés

Ostirala, 2020(e)ko Apirila(r)en 24-(e)an

Zuzeneko kontzertuak prestatzeko egonaldi artistikoa egin zuen otsailean Izaro Andrés musikariak Intxaurrondo Kultur Etxean. Era berean, egoitzaren akordioaren baitan topaketa bat egin zuen Lauaizeta ikastetxeko ikasleekin. Horren berri emateko bideoa prestatu du Donostia Kulturak.

Otsailaren 14an, ostirala, hainbat ikaslek ohiko eskolak albo batera utzi zituzten ekitaldi berezi batera joateko. 3. DBHko eta 4. DBHko ikasle multzo batek elkarrizketatu zuen eta jarraian, 4. DBHko ikasle guztientzako abesti batzuk jo zituen primizian.

Izarok urtarrilaren 31n atera berri zuen Limones en invierno diskoa eta birako kontzertuetako ikuskizuna prestatzeko egin zuen egonaldia, esan bezala.

Topaketa horren helburu nagusia gazteek musika sortzeko prozesuaren funtsezko gakoak ezagutaraztea izan zen eta, oro har, eskura dituzten kultur zerbitzu eta eskaintzarekin sentsibilizatzea.

Egonaldi hau Musikagela zerbitzuaren eremuan kokatzen da. Donostiako musika anplifikatua egiten duten taldeei zuzendutako zerbitzu publikoa da. Hiriko musika-jarduera sustatzeko eta dinamizatzeko proiektu bat da, entsegurako lokalak, kontzertuak, ikastaroak, aholkularitza eta beste ekimen batzuk barne hartzen dituena. Intxaurrondo eta Egia Kultur Etxeetan kokatuta dago.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu