Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak

Mikel Casalek Donostiako 2020ko Liburuaren Egunerako eginiko ilustrazioa

Asteartea, 2020(e)ko Apirila(r)en 21-(e)an

Ostegunean, hilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta aurten itxialdiaren ondorioz lehendik aurreikusita zeuden jarduerak berrantolatu behar izan dira. Gipuzkoa plazan urtero antolatzen zen Liburu Azoka bertan behera gelditu da, baina Donostia Kulturak online programazioa berezi bat sortu du data esanguratsu honetarako. Alde batetik, #DKEtxean agendan hainbat jarduera egingo dira egunean zehar haurrentzat eta helduentzat. Bestetik, Gipuzkoako Liburu Dendan Elkartearen laguntzarekin Donostia Kulturako bazkideen artean bonu zozketa bat egingo da liburuak erosteko.

Programazioa goizeko lehen orduan hasiko da, 8:00etatik 10:00etara DK Irratiko Ispilu Beltza irratsaioan Liburuaren Nazioarteko egunari eskainitako saio bereziarekin.

Eguerdian #DKEtxean: Koadernoan bi argitalpen igoko dira webgunera. 12:00etan Ana Malagon idazlearen Hau ere pasako da kontakizun labur argitaragabea eta 13:00ean Mikel Casal ilustratzaileak Liburuaren Nazioarteko Egunerako egin duen irudia. Aipatutako irudiarekin orri-markagailuak egin dira eta liburutegietan banatuko dira COVID-19aren itxiera amaitzen denean.

Arratsaldeko 16:00etan haurrentzako Ipuinaren Ordua, Loreren borobiltxoak Amaia Puin kontalariaren eskutik (Donostia Kulturak Youtube, Instagram eta Facebook guneetan dituen kanaletan).

17:00etan Liburu Challenge Go!azeneko Lorea Intxausti, Xanti Korkostegi eta Markel Sainz aktoreekin.

19:00etan, egunari amaiera emateko, Antzokia Etxean programan Amaia Lizarralderen Diario de una prueba antzezlana jarriko da ikusgai Donostia Kulturak Youtube, Instagram eta Facebook guneetan dituen kanaletan.

Zozketa jokua

Donostia Kulturak Gipuzkoako Liburu Denden Elkartearen laguntzarekin zozketa bat antolatu du liburu dendetako erosketak bultzatu nahian. Asteazkenean deialdia helaraziko zaie, buletin baten bidez, Literatura eta Haur eremuetan izena emana duten Donostia Kulturako bazkideei. Galdera honi erantzun beharko diote:

Zein da gaur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko erosiko zenukeen liburuaren izenburua?

Jasotako erantzunen artean Donostiako liburu dendetan liburuak erosteko 20 euroko balioa duten guztira 50 bonu zozketatuko dira eta maiatzaren lehenengo astean sarituen berri emango da.

Jarduera osagarriak

Bestalde, apirila osoan zehar Liburutegi Nagusiko solasaldien programazioari jarraipena eman zaio saio digitalekin. Irakurleen harrera ona izan da eta dinamizatzaileek sustapen lan handia egin dute. Apirilaren 28an Patricio Pronek Mañana tendremos otros nombres liburuaren solasaldian parte hartuko du Amaia García dinamizatzailearekin batera. Solasaldia 19:30ean hasiko da eta bertan parte hartzeko liburutegiaalderdieder@donostia.eus e-postara idatzi behar da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu