Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

#DKEtxean agenda: apirilaren 19ra bitarteko edukiak

#DKEtxean

Asteartea, 2020(e)ko Apirila(r)en 14-(e)an

Jaiegunen ondoren, hemen gatoz berriro kultur eduki gehiagoren programazioarekin. Hemengo artista eta sortzaileek espresuki sortu dituzte #DKEtxean agendarako. Hona hemen apirilaren 14tik 19ra bitarteko emankizun-zerrenda.

Nobedade nagusi bi: ilustratzaileak DK Etxean Koadernoa sailean eta Ispilu Beltza magazin berria Donostia Kultura Irratian.

Bi lerro ditu DK Etxean Koadernoa izeneko programak.

Alde batetik, hemengo idazleek kontakizun labur argitaragabeak eskaintzen dituzte, eta ilustratzaileek, berriz, egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza da –hau ere astelehenetik ostiralera–, eta eguerdiko 12:00etan egiten da. Aste honetan, Karmelo Iribarren ("El noroeste es un viento fresco"), Aritz Gorrotxategi ("Igerilaria"), Mariasun Landa ("Yo y mi boa") eta Fernando Savater ("Juguetes").

Bestalde, gaur, apirilak 14, euskal ilustratzaileen sorkuntza-lanak erakusteko lerro bat estreinatuko dugu. Gehienak euskaldunak dira, asko donostiarrak, edo gure hirian lan egiten dutenak. Belén Lucas dugu lehena, eta ondotik etorriko dira Mattin, Inés Ayoon Cho, Mikel Antero... 25 artista, osotara. Programa honetan, sortu dituzten lanak erakusten dituzte egileek. Koronabirusa eta horrek ekarri duen konfinamenduaren interpretazioa izan da gaia. Irudiarekin batera, ilustratzaileen argazkia eta gaiaren harira egin duten hausnarketa ere izango dira. Egunero agertuko dira, astelehenetik ostiralera, 13:00etan eta Donostia Kulturak zabalkunderako dituen bide guztietatik (webgunea eta sare sozialak).

Gainera, aste honetan, Antzokian Etxean programan, Aitziber Garmendia & Jon Plazaola, ("Zortzirak"), Iñaki Salvador ("Bizitza inprobisatzeko musika") eta Kukai ("Oskara Etxean" eta "Fandangoa"). Antzokian Etxean tarteak eszenako ikuskizunen agenda osatzen du –antzerkia, musika eta dantza–, ostegunetik igandera (egun horietan izaten baita ikus-entzule gehien gune eszenikoetan), 19:00etan betiere. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizunen edota sorkuntza berrien pilulak eskaintzen dituzte formatu berri honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak... dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa goza daitezke Donostia Kulturako kanaletatik.

Eta hona hemen haur txikiak dituzten Donostiako familia askorentzat itxialdian dagoeneko ohiko bihurtu den hitzordua: Ipuinaren ordua, zeinak ehunka haur biltzen baititu egunero telebista aurrean (Youtube bidez) edo sakelako zein ordenagailuen inguruan (Donostia Kulturaren Instagram edo Facebook bidez). Programa hori egunero izaten da, 16:00etan, eta familia guztiarentzako ipuin bat eskaintzen du, gehienetan euskaraz, salbu eta igandeetan, egun horretan ipuina gaztelaniaz kontatzen baita. Larunbatetan, gainera, zeinuen hizkuntzan ematen da. Aste honetan, honako hauek izango ditugu: Lur Usabiaga ("Lucy Antzara"), Amaia Puin ("Hurrondoko oilotxoa"), Izaskun Mujika ("Martintxiki eta basajaunak"), Kattalin Ansorena ("Zesar Ponpeia"), Lur Usabiaga eta Bego Gonzalez ("Aizkolariaren bizarra") eta Saioa Aizpurua ("Estoy contigo!")

Gainera, Larrotxene Bideotik (Larrotxene K.E.) eduki birtualak eskaintzen dira. Larrotwich (Twich plataformatik), film laburrak eskaintzen dira zuzenean, eta iruzkinak ere zuzenean egiteko aukera izanda. Eta bihar, apirilak 15, Larrotxene Bideok programa berri bati emango dio hasiera. Transmediazine du izena, eta kontakizun digitalekin zerikusia duten gaien inguruko mikromagazina da. Bideojolasak, ARGak, Errealitate birtuala, Errealitate Areagotua, kontakizunak, sare sozialetatik.

San Telmo Museoaren asteko piezari dagokionez, Lihoa lantzeko erabiltzen den tresnetako batetik abiatuko da aste honetako #STMKuttunak. Tranga izenekoa da pieza hori, lihoaren kanaberak hausteko balio duena, erdian dauden zurezko zatiak askatzeko eta bereizteko. Pieza bera Aizarnako (Gipuzkoa) Iribarrena baserrikoa da, XX. mendearen hasierakoa, eta bide ematen digu lihoaren lanketak Euskal Herrian izan duen garrantziaz hitz egiteko, bereziki emakumeentzat, nolabaiteko askatasun ekonomikoa eta soziala izateko aukera eskaintzen zielako.

Azken orduko berrikuntza DK Irratian ere: Ispilu Beltza programa Donostia Kulturako eta Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da. Oier Aranzabalek gidatuta, astelehenetik ostiralera (8:00etatik 10:00etara) entzungai FM 107.4 frekuentzian, irratia.donostiakultura.eus webgunean, eta baita gainontzeko audio plataformetan ere.

Horrela, egungo etxealdia mantentzen den heinean, Donostia Kulturak programazio biziaren sorta proposatuko du; beste hainbat zerbitzu online - eLiburutegia, DK Irratia, San Telmo museoko erakusketa birtualak, Filmin atarira igotako filmak... - mantentzeaz gain.

Hau dena donostiakultura.eus atariak jasotzen duen #DKEtxean zigilupean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu