Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kultura: maiatzeko kontzertuak bertan behera

Donostia Kultura: COVID-19

Asteartea, 2020(e)ko Apirila(r)en 07-(e)an

COVID-19 birusak (koronabirusa) eragindako krisiaren ondorioz, bertan behera geratzen dira maiatzerako programatuta zeuden kontzertuak.

Honako hauek hain zuzen ere: aurretik iragarritako Joe Henry (Antzoki Zaharra, maiatzak 1), Bebel Gilberto (Victoria Eugenia, maiatzak 18), Albert Guinovart (Victoria Eugenia Club, maiatzak 20), Judith Jáuregui (Victoria Eugenia, maiatzak 21), Ensemble Siciliano (Victoria Eugenia, maiatzak 24).

Sarrerak Internet bidez erosi zituztenei automatikoki itzuliko zaie dirua, hamabost eguneko epean gutxi gorabehera. Leihatilan erositako sarrerak, aldiz, txarteldegian bertan itzuli beharko dira Donostia Kulturak antzokiak berriz zabaltzen dituenean.

XI. Euskal Metal Fest abenduaren 26ra atzeratu da

Apirilaren 4an egitekoa zen XI. Euskal Metal Fest (Barón Rojo+ Óxido+ Darknois + Dravernue) atzeratu egin da abenduaren 26ra. Beren sarrera mantentzeko aukera emango zaie erosleei. Sarrera itzuli nahi dutenek ekainaren 10era arte egin ahal izango dute.

Kontzertu honetarako sarreren dirua erabilitako erosketa kanal beretik egingo da.

1) Sarrerak Internet bidez erosi zituztenei eta horrela nahi dutenei, dirua itzuliko zaie. Itzulketa guztiak hamabost eguneko epean egingo dira.

2) Leihatilan erositako sarrerak (Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra....), takilan bertan itzuli beharko dira Donostia Kulturak ateak berriz zabaltzen dituenean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, dksarrerak@donostiakultura.eus helbidera idatzi beharko dute.

Gai orokorretarako kontaktua: donostiakultura@donostia.eus / 943 481150.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu