Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

“Milaka eskuren isilpeko lana”ri bozgorailua jarriko diogu aste honetan San Telmon

Astelehena, 2020(e)ko Apirila(r)en 06-(e)an

Egunotan zabalik behar luke Milaka eskuren isilpeko lana erakusketak museoko Laborategian, baina dakizuen bezala, museoa itxita dago. Dena den, bizi dugun egoera dela medio, bereziki adierazgarria da proiektu artistiko honen mamia; izan ere, etxeko langile diren emakume migratzaileen egoera ezagutzera ematea da bere helburu nagusia.

Horretarako, eta bide batez, garai berezi honetan egiten duten ekarpenaren inguruan hausnartzeko erakusketarekin lotutako ikus-entzunezko sorta bat proposatzen dizuegu gaur. Erakusketan parte hartu duten emakume migratzaileak dira bideo hauetako protagonistak.

 

Bestalde, egunotarako programatua genuen Transhumanismoa: Giza makinak zikloaren bigarren hitzaldia bertan behera utzi behar izan dugunez, zikloko lehen saioa proposatzen dizuegu gaur. Adela Cortinak transhumanismoak planteatzen dituen erronka etikoen inguruan hitz zuen museoan martxoaren 5ean.

#STMKuttunak

Etzi, apirilak 6, kaleratuko dugu #STMKuttunak ekimeneko bigarren pieza. Oraingoan Josep M. Sert artistaren mihiseak aukeratu ditugu, museoko elizan ikus daitezkeenak. Aipatu genizuen bezala, ekimen honetan astero museoaren bildumako pieza bat aztertuko dugu, azalpenekin eta material osagarriekin, gure kuttunak zuenak ere izan daitezen.

Asteazkena iritsi bitartean, aurreko astekoa ikustea proposatzen dizuegu, argizaiola.

 Argizaiola konposizioa

Astero, eduki proposamena

Museoa itxita dagoen bitartean eduki digitalak proposatzen ari gatzaizkizue webgunean eta sare sozialetan (facebook, twitter, youtube eta ivoox). Egiten ari garenaren xehetasunik galdu nahi ez baduzu gure asteroko buletinean izen ematea proposatzen dizugu. Astelehenetan eduki aukeraketa bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, etxean egonda ere, gai interesgarriez gozatzeko.

STM Gaurkotasun buletinean izena eman

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu