Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Antton Elizegiren erakusketa on line bisitatzea proposatzen dizugu San Telmotik

Asteartea, 2020(e)ko Martxoa(r)en 31-(e)an

#SanTelmoEtxetik bisitatzeko, aste honetan, besteak beste, proposatzen dizkizugu Antton Elizegiren erakusketaren inguruan argitaratu berri dugun bideoa, Gregorio González Galarzaren inguruko Miaka ikerketa koadernoa, Elkano Zikloko lehen hitzaldia eta J.A. Artzeri egindako omenaldia.

Oraingoz Antton Elizegiren inguruko erakusketa bisitatu ezin denez, erakusketa zuen etxeetara eramatea pentsatu dugu. Horregatik, bideo honetan erakusketaren mamia jaso dugu argazkilari lasartearraren lanean eta sormenean murgiltzeko. Bideoan argazkiak, azalpenak eta, amaieran, Elizegiri egindako elkarrizketa bildu ditugu.

 

Gregorio Gonzalez Galarza argazki funtsa

Elisa Querejetak Gregorio González Galarzaren argazki funtsaren inguruan egindako ikerketa jasotzen du Miaka koadernoen bigarren zenbakiak. Koaderno horietan bildumaren inguruko ikerketak argitaratzen ditugu era digitalean.

J.A. Artzeri omenaldia

2018ko urtarrilean Joxean Artze euskal poeta hil zen eta apirilean maitasun handiz prestatutako omenaldia egin genion. Musika, dantza eta poesia uztartu genituen artistaren iruditeria gogora ekartzeko.

 

Elkano zikloa: El marino que guardaba un archivo, Borja Aguinagalde

Elkano Zikloa museoaren eskaintza finkoetako bat da 2018an martxan jarri genuenetik. Ordutik, hilero, adituek lehen mundu biraren inguruko gaiak aztertu dituzte museoan. Borja Aguinagaldek eskainitakoa izan zen lehena, Laurgaingo jauregian (Aia, Gipuzkoa) azaldutako Elkanoren eskuizkribuaren ingurukoa.

 

Eta asteazkenetik aurrera, ekimen berria

Ekimen berria jarriko dugu martxan asteazkenean. Astero museoko bildumaren pieza bat aztertuko dugu horien inguruko azalpenak emanez, adituen iruzkinak bilduz material osagarria zabalduz eta egungo gizartearekin duten lotura eginez. Aukeratutako lehen pieza argizaiola izango da. Webgunean eta sare sozialetan zabalduko dugu ekimena, adi, beraz!!

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu