Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kultura: maiatzaren 3ra bitarteko egoera

Donostia Kultura: COVID-19

Asteartea, 2020(e)ko Martxoa(r)en 31-(e)an

COVID-19 birusak (koronabirusa) eragindako krisiaren ondorioz, hauxe da gaurko egunez, martxoak 31, Donostia Kulturaren gune, zerbitzu, jarduera eta ikuskizunen egoera.

Honen aurretik hiru jakinarazpen orokor egin ditugu: Donostia Kultura itxita martxoaren 29ra arte eta #DKetxean: Donostia Kulturak sarean duen eskaintza, Donostia Kultura itxita apirilaren 12ra arte.

1.- Dekretuz ezarritako konfinamendua dela-eta, ez da aurrez aurreko inolako ekitaldirik egongo ondorengo espazio hauetan:

Victoria Eugenia Antzokia, San Telmo Museoa, Historiaren Etxea (Urgull), Antzoki Zaharra, kultur etxeak (Aiete, Casares-Tomasene, Larratxo, Egia, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Larrotxene, Loiola, Lugaritz eta Okendo), liburutegiak (Liburutegi Nagusia, Haur Liburutegi Nagusia eta Larratxo Liburutegia) eta Antiguako Merkatua.

2.- Liburuak gure liburutegietan itzultzeko epea maiatzaren 4ra arte luzatu da. Luzapen honek ez dio eLiburutegia zerbitzu digitalari eragiten. Bide batez, esan beharra dago eLiburutegia gorakada nabarmena izaten ari dela erabileran.

3.- Bertan behera gelditzen dira maiatzaren 3ra arteko ikuskizun guztiak. Salbuespenak:

3.1.-  Apirilaren 16tik 19ra taularatzekoa zen Cuidados intensivos ikuskizuna irailaren 3tik 6ra eskainiko da.

3.2.- Maiatzaren 29an taularatzekoa zen Alicia Alonso Mendaurreko Gala bertan behera geratu da konpainia ezin duelako biran atera.

4.- Sarreren diruaren itzulketa:

Bi formula:

1) Sarrerak Internet bidez erosi zituztenei automatikoki itzuliko zaie dirua (jada data duten atzeratutako ikuskizunetan izan ezik). Itzulketa guztiak hamabost egunetan guztiak egitea espero dugu.

2) Leihatilan erositako sarrerak, txarteldegian bertan itzuli beharko dira Donostia Kultura berriro ateak zabaltzen dituenean.

Txarteldegi kontuetarako:  dksarrerak@donostiakultura.eus 

5.- #DKetxean: atzo abiatu zen Ipuinaren orduari, beste eduki batzuk gehituko zaizkio. Aurrerago emango dugu haien berri.

Gai orokorretarako kontaktua: donostiakultura@donostia.eus / 943 481150.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu