Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

#DKetxean: Ipuinaren Ordua + literatur solasaldia

Ipuinaren Ordua

Ostirala, 2020(e)ko Martxoa(r)en 27-(e)an

Dagoeneko iragarrita dauden online zerbitzuez eta edukiez gain, Donostia Kultura bere eduki digitalak sortzen eta egokitzen hasi da datozen asteetan herritarrei klik batean eskaintzeko.

Lehen urrats gisa, datorren astelehenean, Ipuinaren Ordua saioa hasiko da modu birtualean, Lur Korta eta bere taldearen eskutik. Saio hau egunero izango da, 16:00etan, familia osoari zuzendutako ipuin batekin. Saio hauek euskaraz izango dira, igandeetan izan ezik (horiek gaztelaniaz izango baitira)eta l arunbateko saioa zeinu hizkuntzan eta euskaraz izango da. Honako narratzaile hauen saioez gozatzeko aukera izango da: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Ipuin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta.

Gainera, martxoaren 31n, Slawka Grabowskak Liburutegi Nagusian hilabete hauetan zuzentzen duen gaztelaniazko literatur solasaldiaren saioa genuen. Hilabete honetako liburua hauxe: La campana de cristal, Sylvia Plath. Astearte honetako solasaldia birtuala izango da, bideo-konferentzia bidez, 19:30ean. Bertan parte hartu nahi dutenek liburutegiaalderdieder@donostia.eus helbidera idatzi beharko dute liburutegiarekin harremanetan jartzeko.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu