Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Telmo Museotik aste honetan sareetan azpimarratuko ditugunak

Museoko Liburutegiko irudi bat. Argazkia: O. Moreno

Asteartea, 2020(e)ko Martxoa(r)en 24-(e)an

Aurreratu genizuen bezala, martxoaren 23ko aste honetan zehar ere sarean ditugun edukiak deskubritzeko proposamenak egingo dizkizuegu, zehazki: San Telmoren erakusketa iraunkorrerako sortutako azken bideoetako bat, artzaintzari buruzkoa; argazki-liburuaren programazioarekin erlazionatutako proposamen bat, Naroa Pérez Iguararen eskutik; egun aktualitate osoa duen errefuxiatuei buruz Sami Naïr-ek Waste Lands

erakusketaren testuinguruan eskainitako hitzaldia; hiriaren bilakaera ikusteko jakinmina duenarentzat, lagungarri izango da Donostian zehar gure bilduman ditugun argazkiak erabilita osatutako ibilbidea; eta azkenik, oso gustuko dugu Donostia Turismoaren webgunean ikusgai dagoen San Telmo Museoaren bisita birtuala. Behean lotura guzti hauek.

 

Sami Naïr-en hitzaldia.

Erakusketa iraunkorrerako sortutako artzaintzaren inguruko bideoa.

DonostiaHiria gure bildumetanLa ciudad en nuestras colecciones

Naroa Pérez Iguaranen Trail of touch argazki-liburuari buruzko bideoa.

Donostia Turismok bere webgunean ikusgai jarritako San Telmo Museoaren bisita birtuala.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu