Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kultura itxita martxoaren 29ra arte

Covid 2019

Ostirala, 2020(e)ko Martxoa(r)en 13-(e)an

COVID-19 birusaren (koronabirusa) hedapena geldiarazteko asmoz, Donostiako Udalak Donostia Kulturako zerbitzu guztiak itxi egingo ditu eta programazioa eten gaur, martxoak 13, 16:00etatik aurrera. Neurri hau oraingoz martxoaren 29ra arte hartu da.

Beraz, egoera honek ekitaldi, programazio eta zerbitzuetan izango du eragina. Hau da, aurrez aurre ez da inolako ekitaldirik egongo ondorengo espazio hauetan:

Victoria Eugenia Antzokia, San Telmo Museoa, Historiaren Etxea (Urgull), Antzoki Zaharra, kultur etxeak (Aiete, Casares-Tomasene, Larratxo, Egia, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Larrotxene, Loiola, Lugaritz eta Okendo), liburutegiak (Liburutegi Nagusia, Haur Liburutegi Nagusia eta Larratxo Liburutegia) eta Antiguako Merkatua.

Bertan behera geldituko diren lehenengo ikuskizunak hauek dira:

Juan Carlos Fernández-Nieto, pianoa.

Harri orri ar (El patio de mi casa); Antz3rkiz.

Zoaz pake santuan, Txalo Produkzioak.

tindersticks.

Diego Vasallo: Las rutas desiertas.

West Side Story.

Mojo Workin (ostirala eta larunbata). Ez da Donostia Kulturak antolatutakoa, baina gure gune batean egitekoa zen. Egian, hain zuzen ere.

Ikuskizun hauetarako sarreren diruaren itzulketa datozen egunetan, astelehenetik aurrera, gauzatuko da erosketa egin den kanal beretik.

Azkenik, gaurtik aurrera online zerbitzuak eta egunez eguneko informazioa donostiakultura.eus webgunearen bidez jarraitu ahal izango da.

Sarreren diru-itzulketak: MARTXOAREN 17KO EGUNERATZEA

Leihatilak, gainerako zerbitzuak bezala, itxita daude.

Martxoaren 13tik 29ra bertan behera utzitako ikuskizunetako sarreren diru-itzulketei buruz, bi kontu:

1) Sarrerak Internet bidez erosi zituztenei automatikoki itzuliko zaie dirua. Itzulketekin astelehenean, martxoak 16, hasi ginen eta hamabost egunetan itzulketa guztiak egitea espero dugu.

2) Lehiatilan erositako sarrerak, takilan bertan itzuli beharko dira Donostia Kultura berriro ateak zabaltzen dituenean.

Txarteldegi kontuetarako: dksarrerak@donostiakultura.eus.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu