Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Haur eta nerabeentzako ekitaldiak bertan behera eta guneak itxita

Haurrentzako gune bat

Osteguna, 2020(e)ko Martxoa(r)en 12-(e)an

Donostia Kulturak bertan behera utzi ditu haur eta nerabeentzat antolatutako ekitaldiak eta eremu horretako guneak ere itxi egingo ditu martxoaren 13tik aurrera.

Eusko Jaurlaritzak COVID-19 (koronobirusa) delakoari buruz hartutako azken erabakiei jarraituz, Donostiako Udalak zenbait aldi baterako neurri hartu ditu. Neurri horiek martxoaren 13tik aurrera sartuko dira indarrean eta Donostia Kulturari dagokionez ondorengo jarduera eta zerbitzuei eragingo die kontrakoa esan arte:

  • Kultur etxeetako haurrentzako zerbitzu guztiak: Gazteriak kudeatutako haurtxoko eta gaztelekuak.
  • Haur liburutegien itxiera: Fermin Calbeton kaleko haur liburutegia eta udal liburutegi zein kultur etxeetako haur gune guztiak.
  • KZguneen itxiera.
  • Antolatutako haur eta nerabeentzako programazioa. Ikuskizun hauetarako diruaren itzulketa datozen egunetan gauzatuko da erosketa egin den kanal berean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu