Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Telmo Museoak argazki-liburuaren inguruko programazio egonkorra prestatu du 2020rako

Asteazkena, 2020(e)ko Martxoa(r)en 11-(e)an

San Telmo Museoak argazki-liburuarekin lotutako programazioa aurkeztu du, 2020. urte osoan zehar liburutegian garatuko dena, Gabriela Cendoya Bergarecheren bilduma gordailuan dagoen gunea.

Miho Kajioka argazkilari japoniarra, Amak Maahmoodian irandarra, Naroa Pérez Iguaran Londresen bizi den bertako sortzailea eta Oriol Miñarro, Ricardo Cases, Salvi Danés, Pascual Martínez eta Vincent Sáez artistek, besteak beste, San Telmo bisitatuko dute euren argazki-liburuak, argazkiak ateratzeko modua eta kameratik paperera egindako bidaia ezagutarazteko.

Topaketa horietako gehienak museoko liburutegian egingo dira, hilean behin eta goizez. Horrela, GCBCren ohiko kontsulta-ordutegia zabaldu egingo da gune hori hilean larunbat batean irekitzen denean, 10: 00etatik 14: 00etara, jarduerarekin bat eginez.

Programazioan, batez ere, artista bakoitzak bere lana aurkeztuko digu, baina solasaldi hauetaz gain, argazki-liburuaren inguruko bi tailer antolatu dira. Lehenengoa, (De)construcción del fotolibro, publiko helduari zuzendua, 3 argazkilarik eta editore eta galerista batek emango dute -Juanan Requena, Enric Montes, Israel Ariño eta Caroline Benichou-, eta maiatzeko azken asteburuan egingo da. Bigarrena, Argazki txikiak, irailean egingo dena, publiko orokorrarentzat izango da, familiei arreta berezia eskainiz, eta Nagore Legarreta argazkilariak zuzenduko du.

Gabriela Cendoya Bergarecheren argazki-liburu bilduma museoan

Hondarribian bizi den Gabriela Cendoya Bergareche bildumagile donostiarrak akordio bat sinatu zuen San Telmo Museoarekin 2017an, eta, horren bidez, bere argazki-liburuen bilduma (orduan 2.100 ale ingurukoa) liburutegian utzi zuen, ikusgarritasuna emateko eta interesa duten pertsonen kontsulta errazteko. Trukean, museoak konpromisoa hartu zuen bilduma aberasteko erosketa berriekin, eta kalitatezko programazio bat garatzeko, arte-adierazpen mota horren ezagutza bultzatzera bideratua.

Gaur egun, GCBCk 2.500 ale baino gehiago ditu, jendearentzat erabat irisgarriak, eta liburutegia irekitzeko ordutegian kontsulta ditzake. Bilduma gune horretan dagoenetik, urtero, argazki-liburuan interesa duten 600 bisitari ingururen bisita jaso ditu.

Ikusi 2020ko argazki-liburuen inguruko programazio osoa (PDF)

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu