Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldiak

Belako (Argazkia: Lolo Vasco, Heineken Jazzaldia)

Osteguna, 2020(e)ko Otsaila(r)en 27-(e)an

Hirian egiten diren emakumeen asterik beteranoenek emango diote hasiera Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira Donostia Kulturaren eremupean antolatutako hainbat ekitaldiri.

Kultur etxeak

Intxaurrondoko XXXII. Emakumeen Astea martxoaren 1ean abiatuko da arratsaldeko 18:30ean Larrotxene Kultur etxean antolatuko den Erradikalak ginen ikuskizunarekin, Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen eskutik. Biharamunean, hilaren 2an, egingo da astearen inaugurazioa arratsaldeko 19:00etan Intxaurrondo Kultur Etxean PJ Kahuna & Sara Grajal-en kontzertuarekin.

Astean zehar ekitaldi gehiago egongo dira: Violencias machistas en el arte griego. Lola Roldánen hitzaldia; Agnes Varda zinemagile zendu berriaren Los espigadores y la espigadora (2000) pelikularen proiekzioa; Trabajos de interior antzezlana Behibi'sen eskutik; Dama Beltzak Estitxu Pinatxo eta Mikel Santxezen musika emanaldia eta Berdintasunaren Aldeko III. Martxa Intxaurrondotik. Era berean, Esencia eta existence: Emakumeak izeneko Zita Ayalaren erakusketa egongo da ikusgai martxoaren 6ra arte.

Altzako XXXV. Emakumeen Astea, berriz, martxoaren 2an inauguratuko da Larratxo Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan eta ondoren Mujeres que aprenden de otras mujeres solasaldia egongo da Sara Ibarrola eta Ana Sanzen artean. Figuras ocultas (Hidden Figures, 2016) filma izango dugu hilaren 3an, 13 y martes antzezlana taularatuko du Emakume Ausartak taldeak 4an eta Las Pitiuster taldeak Qué contamos cuando contamos ikuskizuna hilaren 5ean.

Uztai Belar eta Ostadar elkarteetako emakumeek eginiko pintura, eskulan eta josketa-lanen erakusketa ere egongo da martxoaren 2tik 5era. Gainera bi elkarte hauetako emakumeek dantza saioa eskainiko dute martxoaren 5ean bertan Larratxon.

Aieten azpimarratzekoa da martxoaren 22ra arte ikusgai egongo den Space Girls, Space Women erakusketa.

Loiolan hiru ekitaldi azpimarratuko ditugu: Ibaiertz abesbatza eta Easo gazte abesbatzaren kontzertua martxoaren 10ean Loiola Kultur Etxean. Hilaren 12an Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa (2019) ikusteko aukera egongo da Loiola Kultur Etxean gaztelaniaz. Amaitzeko, martxoaren 27an Los bailes de Txomin Enea.

Hilaren 11n Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa (2019) ikusteko aukera egongo da Egia Kultur Etxean, euskarazko bertsioan. Aurora Bengoetxea pintorearen lanak ikusgai egongo dira bertan martxoaren 6tik 31ra bitartean.

Azkenik, Okendo Kultur Etxeak bi erakusketa azpimarragarri ditu: Sorginak! apirilaren 17ra arte eta Ana María Parraren omenez martxoaren 5etik apirilaren 30era artekoa.

Antzerkia, dantza eta musika

Otsailaren 28an eta 29an Ni, munduko txarrena antzezlana estreinatuko du Vaivén Producciones-ek Antzoki Zaharrean. Martxoaren 1ean gaztelaniaz jarriko dute taula gainean (Yo, la peor del mundo), baita dFERIA jaialdiaren barruan ere martxoaren 9an.

dFERIArekin jarraituz, martxoaren 10ean eta 11n Tabakaleran Pantheon (Marga Altolaguirre Produkzioak) ikusteko aukera izango dugu eta 10ean, Antzoki Zaharrean, Tanttaka Teatroaren Deje su mensaje después de la señal. Hilaren 11n, berriz, Tribueñe-ren Amiga Victoria Eugenia Cluben eta 12an Seguidor de Pléyades-en Más de 45.000.

Musikan, martxoaren 6an Gure ahotsak kontzertua, Belako, Maren, Sara Zozaya eta Ainhoa Larrañagak eskainiko dutena.

San Telmo Museoa

Martxoaren 4an inauguratuko da Milaka eskuren isilpeko lana erakusketa museoan. Etxeko langile diren emakume migratzaileei buruzkoa da eta maiatzaren 10era arte egongo da ikusgai.

Elkano zikloaren barruan Maria Teresa Echeniquek Encuentro de lenguas en la primera circunnavegación hitzaldia emango du martxoaren 3an.

Bi egun beranduago, hilaren 5ean, Adela Cortinaren txanda izango da: Los desafíos éticos del transhumanismo.

Azkenik, Olga Tokarczuk Nobel Saria ez da museoan egongo martxoaren 13an.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu