Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Festak: Inauterietako kartel lehiaketako epaimahaiaren ezohiko bilera

Donostiako inauteriak

Asteartea, 2020(e)ko Otsaila(r)en 25-(e)an

2020ko Inauterietan erabilitako irudiari saria eman zion Kartel Lehiaketaren Epaimahaia ohiz kanpo bildu da, eta Paul Fuentes diseinatzaile mexikarraren "Fashion Llama" irudiari plagioa egin zaiola egiaztatu ondoren, honako erabaki hauek hartu ditu aho batez:

1) Donostiako Inauterien palmares historikoan 2020ko Inauterietako lehiaketaren kartel irabazlea ez aitortzea.
2) 1.000 €-ko saria ordaintzeko agindua bertan behera uztea.
3) Paul Fuentesi ordaina ematea, bere irudia iruzurrez erabiltzeak sor lekizkiokeen kalteengatik.
4) Donostia Festak unitateko sare sozialetatik eta zabalkunderako euskarri guztietatik irudia kentzea.
5) Erabaki horiei publizitatea ematea, horien berri izan dezaten eta haien ondorioak izan ditzaten.

Aldi berean, epaimahaiak gertatutakoa deitoratzen du, eta barkamena eskatzen die lehiaketan parte hartu duten gainerakoei. Eta gogorarazten du ezin dela beste irabazlerik aitortu, edizio bakoitzeko kartel bakarra aukeratzen baita.

Eta horrela, Donostia Festak unitateak amaitutzat ematen du Paul Fuentes diseinatzaileak aurkeztutako salaketaren harira irekitako espedientea.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu