Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Festak-ek bertan behera utzi du 2020ko inauterietako irudia

Donostiako inauteriak

Astelehena, 2020(e)ko Otsaila(r)en 24-(e)an

Donostia Festak-ek izugarri sentitzen du 2020ko inauterietako kartelaren egiletzaren inguruan gertatutakoa. Erakunde honen balioen artean dago sortzaileen defentsa eta zaintza. Hori da eta izango da gure jarrera kasu honetan ere.

Gauzak horrela, lehiaketaren oinarrietan aipatzen genuen, bigarren puntuan hain zuzen ere, "lanak argitaragabeak eta originalak" izan beharko liratekeela. Eta horregatik, sortzailea ere animatu dugu dagokion salaketa eta erreklamazio prozesua has dezan, guri ere, Donostia Festak bezala, ahalik eta esku hartze azkarrena errazteko moduan.

Lehenik eta behin, bertan behera uzten dugu kartela eta -plagioa baieztatuz gero- irudia ez da aitortua izango Donostiako inauterien palmares historikoan 2020ko kartel irabazle gisa.

Era berean, egiletza eskubideak zein Donostiako Festak babesteko ekintza legalak gauzatzeko aukera aztertzen ari gara.

Edonola ere, kartelaren egiletza argitzea da gure helburua.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu