Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Atx Teatroaren "7ak bat" antzezlanak irabazi du XX. Donostia Antzerki Saria

7ak bat

Astelehena, 2020(e)ko Otsaila(r)en 24-(e)an

Atx Teatroaren 7ak bat antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XX. Donostia Antzerki Saria. Lan hori da 2019an helduentzako Donostian antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena.

Zazpi bekatu kapitalak eta orokorrean bekatuaren ideia kontuan hartuta, gizakiaren gaiztakeriaz hitz egiten da satira ausart, fresko, eta dibertigarri honetan.

Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean egingo da, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta ondoren lan irabazlea eskainiko da. 

Donostia Antzerki Sariko epaimahaiarentzat 7ak bat antzezlana berezia da sorreratik, antzezleak beraiek elkarlanean sortutakoa baita. Epaimahaiaren esanetan, sortzeko erak berak eragina izan du eta igarri egiten da antzezlanean, sinesgarritasuna eta indarra ematen baitio. Antzerki lengoaia ere bikaina dela nabarmendu du epaimahaiak. Izan ere, lanak lortzen du ikuslearengana iristea, taula gainean oso baliabide gutxi izan arren. Eremu eszenikoa biluzik ageri da eta tramankulu bakar bat erabilita erabateko transmisioa lortzen du. Horretan, noski, hiru aktoreen lana goraipatzekoa da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu