Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Olga Tokarczuk Literaturako Nobel sariduna martxoaren 13an izango da Donostian

Olga Tokarczuk. Egilea: © Lukasz Giza

Osteguna, 2020(e)ko Otsaila(r)en 20-(e)an

2018ko Literaturako Nobel sariduna den Olga Tokarczuk idazle poloniarra martxoaren 13an San Telmo Museoko Kaperan izango da arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Jarduera honek Literaktum Topaketak programari hasiera emango dio. Eremu berri honetan, urtean zehar ibilbide ezaguneko nazioarteko egileen bisitak jasoko ditugu.

Europako literaturan aditua den Mercedes Monmany idazleak lagunduta, Olga Tokarczukek bere ibilbide literarioa berrikusi eta 2019an argitaratutako Los Errantes nobelara (Bieguni jatorrizkoan, Lasterkariak) hurbilduko gaitu.

Jarduera hau Madrilgo Poloniako Kultura Institutuarekin batera antolatua izan da.

Olga Tokarczuken hitzek honela definitzen dute bere obra: "Jendea batzen duen literaturan sinesten dut, zein antzekoak garen erakutsi eta guztiok hari ikusezinez lotuak gaudela jabetzera garamatzana. Munduaren historia osotasun bizi eta bateratu bat balitz bezala kontatzen duena, gure begien aurrean etengabe garatzen dena; gu zati txiki bat baino ez garena, baina aldi berean ahaltsua".

Poloniako idazte eta saiogilea (Sulechów, 1962) Nobel sarien ehun urte luzeko historian izandako hamabosgarren emakume saritua bihurtu zen iaz. Epaimahaiak "irudimen narratiboa" eta "pasio entziklopedikoa" txalotu zituen. Egilea ezaguna da bere herrialdean mugimendu ultraeskuindarren kontrako aktibismoagatik. Psikologoa prestakuntzaz, nobelak, eszena-egokitzapenak, ipuin-liburuak eta hainbat poema-bilduma kaleratu ditu Tokarczuk-ek.

Bieguni (Lasterkariak) nobelatik bi testu euskaratu ditu Uxue Alberdik eta Armiarma.eus-eko Euskarari ekarriak sailean daude.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu