Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020ko udaberriko hainbat ikuskizun iragarri ditu Donostia Kulturak

Amoria & Dolore, Elkano lehen mundu bira;

Asteazkena, 2020(e)ko Otsaila(r)en 19-(e)an

Donostia Kulturak udaberriko arte eszenikoetako aurrerapen bat atera du gaur salmentara: Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta Egia zein Lugaritz kultur etxeetan egongo diren 6 antzezlan, 4 dantza ikuskizun eta 2 kontzertu. Sarrerak salgai daude jada gure kanaletan: Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (11:30-13:30 / 17:00-20:00) eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean. Martxoaren erdialdean aurkeztuko da udaberriko programazio osoa.

Hauek dira gaur salgai jarritako emanaldiak:

Antzerkia

Apirilak 3 eta 4. Angela, Iparragirreren Bertso Librea; Karabansarai Produkzioak. Antzoki Zaharra.

Apirilak 4. Las cosas que sé que son verdad, Verónica Forqué & Julio Vélez. Victoria Eugenia Antzokia.

Apirilak 16-19. Cuidados intensivos, Coart+E Producciones. Antzoki Zaharra.

Apirilak 18-19. Generación Why, Teatro En Vilo. Imanol Larzabal (Lugaritz).

Apirilak 25. Esencial, Vaivén Circo. Gazteszena (Egia).

Apirilak 30. Barkatu eragozpenak, Barrexerka. Gazteszena (Egia). Estreinaldia.

Dantza

Apirilak 5. Amoria & Dolore, Elkano lehen mundu bira; Kresala Dantza Taldea. Victoria Eugenia. Estreinaldia.

Apirilak 5. Los cuerpos celestes, Compañía M. Vargas & C. Brûlé. Gazteszena (Egia).

Apirilak 17 eta 18. La pastorale, Malandain Ballet Biarritz. Victoria Eugenia.

Maiatzak 29. Mendeaurreko gala. Alicia Alonso 1920-2020; Nazioarteko artista taldea. Victoria Eugenia.

Musika

Apirilak 3. Thierry Biscary: Muda. Imanol Larzabal (Lugaritz).

Maiatzak 1. Joe Henry: Solo & Acoustic. Antzoki Zaharra.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu