Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Hezten ikasten" heziketa jardunaldiak Altzan otsailaren 12tik aurrera

Amelia Barquin

Ostirala, 2020(e)ko Otsaila(r)en 07-(e)an

Otsailaren 12tik 28ra heziketari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu Altzako hainbat eragilerekin batera Tomasene eta Larratxo kultur etxeetan. Nabarmentzekoak hilaren 12an David Alvear psikologoak, 18an Eva Millet kazetariak eta apirilaren 30ean Amelia Barquin irakasleak emango dituzten hitzaldiak.

Hauxe da antolatzaileek osatutako programa:

Psicología positiva contemplativa en el ámbito educativo, David Alvear-en hitzaldia otsailaren 12an.

Consecuencias de la sobreprotección, Eva Millet-en eskutik otsailaren 18an.

Hansel eta Gretel haur antzezlana taularatuko du Borobil Teatroak otsailaren 22an Larratxo Kultur Etxean.

Otsailaren 24an Eskola bidea erakusketa zabalduko da. Martxoaren 14ra arte egongo da ikusgai Tomasenen.

Amelia Barquinen Hezkuntza, kulturartekotasuna eta generoa. Gaurko erronkak hitzaldia apirilaren 30era atzeratu egin da. Hasiera batean otsailaren 27an iragarri genuen.

Amaitzeko, irrati antzerkia izango dugu otsailaren 28an.

Tomasene eta Larratxo liburutegietako fondoen irakurketa-gida bat egongo da gai honen inguruan.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu