Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020ko Inauteriak: Momo jainkoa eta kartela aurkeztu dira

Aurkezpenaren argazkia

Asteazkena, 2020(e)ko Otsaila(r)en 05-(e)an

Gaur goizean, Jon Insaustik, Festa Jardueretako zinegotziak, Donostiako Pleno Aretoan, gure hirian datorren otsailaren 20tik 24ra ospatuko diren 2020ko Inauterietako Momo jainkoa eta Kartela aurkeztu ditu.

Aurtengo Momo jainkoa Rubén Rodríguez Barbero, Mystic konpartsakoa, izango da eta lagun talde moduan Mystic konpartsako beste hiru kide izango ditu alboan: Maialen Martín Esteban, Edurne Rodríguez Barbero eta Mikel Felipe Las Heras.

2020ko kartelari dagokionez, egilea Maher Abed, Madrilen bizi den 23 urteko tunisiarra da.

Era berean, Nuria Vegas-ek, Garbera Merkatal guneko zuzendariak eta Iñigo García Villanuevak, San Sebastián Shops-eko kudeatzaileak, Inauterietako Jantzien Diseinuen II. Saria aurkeztu dute.

 

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu