Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Euskararekin jolasteko gonbita "Euskara ibiltaria" erakusketaren eskutik

Asteazkena, 2020(e)ko Urtarrila(r)en 29-(e)an

Euskara ibiltaria erakusketaren harira antolatutako jarduerek euskararekin eta euskaraz jolasteko aukera ugari eskainiko dituzte, haur zein helduentzat, ostiral honetatik hasita.

Zeharkako begiradak bisita gidatu bereziak

Euskara ibiltaria erakusketaren proposamen hori sakonago ezagutu nahi dutenentzat bi aukera berezi eskainiko ditu museoak: Zeharkako begiradak bisita gidatuak. Lehena etzi izango da, urtarrilak 31, Amaia Jauregizar Euskaltzaindiako teknikariaren eskutik. Bisita gidatua eskainiko du bere esperientzia eta jakintzatik abiatuta. Beste horrenbeste egingo du Xarles Videgain Euskaltzainak otsailaren 13ko bisitan.

Biak 18:00etan izango dira eta doan, aurrez izena emanda: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).

Andoni Egaña & Jon Ostolaza

Urtarrilaren 31n, 19:00etan Andoni Egañak Neretik saioa eskainiko du Jon Ostolaza soinujolearen laguntzarekin. Sarrera librea izango da lekua bete arte.  

Pello Añorgarekin eta Juan Kruz Igerabiderekin familia tailerrak

Otsaileko lehen bi larunbatak euskararekin jolasteko egunak izango dira familietzako museoan, zeregin horretan ibilbide luze eta oparoa duten bi pertsonen eskutik. Beraiek gidatuko dituzte haur eta helduak euskararen alde jostagarrienean barrena.

    • Otsailak 1: Hitzaren jiran-biran, Pello Añorga.
    • Otsailak 8: Abezedario titirijario, Juan Kruz Igerabide
Bi kasuetan tailerrak 17:00etan izango dira eta doan, aurrez izena emanda: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).

Palindromoen jolasa eta helduentzako tailerra

Azkenik, euskararekin eta palindromoekin (ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakur daitezkeen testuak; adibidez, “asto hotsa”) jolasteko aukera izango da Bigararen abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburua abiapuntu hartuta.

    • Otsailak 2-29: abere ba. Hamaika abere kapikua jolasa.
    • Otsailak 12, 18:30: abere ba? Aber ba, helduentzako hitzaldi tailerra

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu