Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020ko Donostiako Kaldereroen eta Inude eta Artzainen jarduerak aurkeztu dituzte

Prentsaurrekoan egidako argazkia

Asteazkena, 2020(e)ko Urtarrila(r)en 29-(e)an

Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionala datorren larunbatean, otsailak 1, gaueko 21:45ean aterako da Alde Zaharreko kaleetan zehar. Kresala Elkarteak antolatzen duen Inude eta Artzainen Konpartsa, aldiz, otsailaren 2an, igandean, aterako da eguerdiko 12:00etan.

Bi ekitaldiak, gaur goizean aurkeztu dira. Aurkezpeneko prentsaurrekoan Jon Insausti, Festa Jardueretako zinegotzi ordezkaria, Aitzpea Leizaola, Amaia Garin eta Jon Elzo (Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalaren ordezkariak), Juan Antonio Antero (Groseko Hungariar Kaldereroen Konpartsakoa) eta José Ramón Arruti (Groseko Artzai eta Inudeak Konpartsa - Artaiñu) izan dira.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu