Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostia Kulturak arte eszenikoetako 2020ko neguko programazioa aurkeztu du

Donostia Kulturak arte eszenikoetako 2020ko neguko programazioa aurkeztu du

Asteazkena, 2019(e)ko Abendua(r)en 04-(e)an

Gaur, abenduak 4, Donostia Kulturak neguan Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, Larratxo Kultur Etxean eta Intxaurrondo Kultur Etxean izango den helduentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.

Guztira 53 ikuskizun izango dira: 17 antzezlan, 6 dantza ikuskizun eta 30 kontzertu. Horrez gain, udaberrian izango diren beste 4 ikuskizun aurreratu dira.

Ikuskizun guzti hauetarako sarrerak salgai daude jada Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. 

Era berean, gaur bertan aurkeztu dira Donostia Kulturaren opari txartelak. Bi eratako txartelak daude aukeran: 50 eta 100 eurokoak. Donostia Kulturak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrerak lortzeko erabil daitezke.

Informazio gehiago:

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu