Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum 2019: 3.600 partaide baino gehiakorekin itxi da jaialdia

Literaktum 2019: Christina Rosenvinge & Paula Bonet

Astelehena, 2019(e)ko Abendua(r)en 02-(e)an

Literaktum, Donostiako literatura-jaialdia, azaroaren 11tik 24ra egin da hiriko hainbat gunetan eta ekitaldietara jende asko erakarrita itxi du aurtengo edizioa, hots, segida eman dio azken urteotako gorakako bideari, 3.600 lagunek baino gehiagok hartu baitute parte proposamenetan.

Aurtengo Literaktumek literaturaren eta feminismoaren arteko loturak izan ditu programaren ardatz nagusi, eta gonbidaturiko autore gehienak emakumeak izan dira. Topaketak Donostia Kulturako kultur etxeen eta liburutegien sarean gertatu dira, bai eta hiriko beste ekipamenduetan eta zenbait liburu-dendatan ere, eta interes handia piztu dute. Azpimarratzekoa da ikus-entzuleek bete egin dituztela aretoak behin baino gehiagotan, eta emakumeak eta gazteak zirela asko eta asko.

Donostia Kulturak antolaturiko jaialdiak elkarlanen sare indartsuko gune sendoenetako bat izaten jarraitzen du; besteak beste, Kutxa Kultur eta UPV-EHUz gainera, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamendua, Euskadiko Filmategia eta Gipuzkoako Liburuzainen Elkartea ere sartzen dira sare horretan, bai eta Euskal Herriko eta Espainiako zenbait argitaletxe ere. Eta aurten, baita Etxepare Institutua, Poloniako Kultura Institutua eta Feministaldia ere.

Nabarmentzekoa ere izan da Literaktum Txikiak izan duen harrera, haurrentzako programazio bete-betea, non antzerkia, ipuin-kontalariak, musika eta lantegiak sartu baitira, eta edizioz edizio haziz baitoa asmoz eta eraginez.

Laburbilduz, literaturaren jai handi bat, Donostia "hitzen hiri" bihurtzen duena ia bi astez, goiburuak dioen bezala, eta berriro bisita daitekeena https://irratia.donostiakultura.eus/ URL-an eskura dauden podcast-en bitartez.

Informazio gehiago:

Literaktum 2019: Balantzea

www.literaktum.eus

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu