Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

“Euskara ibiltaria” erakusketak euskararen aldakortasuna erakutsiko du museoan

Osteguna, 2019(e)ko Azaroa(r)en 28-(e)an

Euskaltzaindiak eta San Telmo Museoak, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa aurkeztu dute San Telmo Museoko Laborategian, Euskaltzaindiaren mendeurreneko ospakizunen harira. Erakusketa azaroaren 29tik otsailaren 23ra egongo da zabalik, doako sarrerarekin.

Euskara ibiltaria erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta argitalpenak bezala, helburua euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea du helburu (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Horretarako, erakusketa bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-,  eta atal horietako bakoitzean atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.

Jarduerak

Erakusketaren harira, euskararen inguruko jarduera ugari antolatu ditu museoak:

Euskararen eguna: Euskara hitzez hitz ahoz aho. Azaroren 29tik abenduaren 4ra jarduera sorta antolatu dute San Telmo Museoak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Bagera Euskalzaleen Elkarteak eta Mintzanetek. Horien artean daude: Goazen! telesaileko aktoreekin solasaldia, Ainhoa Larrañagaren kontzertua, Telmo Esnalen hitzaldia, Erraiak eta Margolaria dokumentalen emanaldia, bertso emanaldia Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Koldo Izagirrerekin...

Joxe Azurmendi Kongresua: Euskal pentsamenduaren ur-jauzia. Abenduak 11-13.

Bertso emanaldia: Neretik; Andoni Egaña, Jon Ostolaza. Urtarrilak 31

Familia tailerrak:

abere ba

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu