Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

DK Poesia lehiaketaren hirugarren ediziorako izen-ematea abenduaren 31 arte

DK III. Poesia Lehiaketa

Astelehena, 2019(e)ko Azaroa(r)en 25-(e)an

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 3. edizioaren oinarriak argitaratu zituen irailean. Lehiaketaren xedea euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.

35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da. Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lanak aurkezteko epea 2019ko abenduaren 31n amaituko da.

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2020ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Saria 1.000 euro izango da eta, horrez gain, Imanol Larrinagaren margolan bat emango zaio irabazleari. Sari ekonomikoaz gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du.

Lanak emailez aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: dkpoesialehiaketa a bildua donostia.eus.

Informazio gehiago: DK poesia lehiaketaren 3. edizioko oinarriak (pdf).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu