Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

«Nitik harago! Baietz 11 Intxaurrondon!»: 2020ko Euskaraldiko aurrekaria

Nitik harago! Baietz 11 Intxaurrondon! ekimenaren aurkezpena. Argazkia: Donostia Euskaraz

Ostirala, 2019(e)ko Azaroa(r)en 22-(e)an

Iazko Euskaraldiari jarraipena emanez, 2020an Euskaraldiaren bigarren ariketa antolatuko da Euskal Herrian. Hurrengo edizioan, baina, beste urrats bat egin nahi da: hau da, norbanakoek ez ezik entitateek ere parte hartzea lortu nahi da. Aurten metodologia probatu nahi da Euskal Herriko hainbat tokitan eta Intxaurrondo izango da horietako bat. Nitik haratago! Baietz 11 Intxaurrondon! ariketa egingo dute azaroaren 22tik abenduaren 3ra. Izena eman duten auzoko entitateen artean daude Larrotxene eta Intxaurrondo kultur etxeak.

Prestatze lanetan elkarlanean aritu dira Plazara Goaz Intxaurrondoko Euskara Batzordea, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua. Nitik haratago! Baietz 11 Intxaurrondon! ariketaren bidez, auzoko entitateak eta herritarrak gonbidatu nahi dituzte elkarrekin hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrerapausoak emateko.

Ariketaren hasiera ekitaldia gaur ostirala, azaroak 22, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Informazio gehiago: Nitik harago! Baietz 11 Intxaurrondon! 2020ko Euskaraldiko aurrekaria aurkeztu egin da (Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren webgunean).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu