Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2019ko Donostiako Estropadak: antidoping proben emaitzak

2019ko kartela

Ostirala, 2019(e)ko Azaroa(r)en 15-(e)an

Joan den azaroaren 13an, bildu zen Donostia/San Sebastián Festak-en bulegoetan (Konstituzio plaza) 2019ko Donostiako Estropadetako Dopinaren aurkako diziplinako aholkularitza batzordea, 2019 Donostiako Estropadetan eginiko gernufrogen txostenak zabaltzeko xedearekin (gizonezkoen modalitatean). Emaitza guztiak negatiboak izan dira, bai emakumezkoen bai gizonezkoen modalitateetan.

Emaitzak klubei eta kirolariei Dopinaren Aurkako Ajentziatik jakinaraziko zaizkie posta ziurtatu bidez.

Halaber sailkapen estropada egin baino lehen, osasun frogak (odol analisiak) egin zitzaizkien arraunlariei: 44 emakume eta 50 gizon. GABINETE DE ANÁLISIS CLÍNICOS laborategiak jakinarazi zigun arraunlarien emaitza guztiak ezarritako parametroak betetzen zituztela; beraz, arraunlari guztiak (emakumezkoen eta gizonezkoen modalitatean) gai zirela estropadan parte hartzeko.

Bestalde, emakumezkoen eta gizonezkoen modalitatean Eusko Jaurlaritzak Donostia Kulturarekin egindako frogen txostenak, pasa den urriaren 24an iritsi zitzaizkigun. Bertan jakinarazi digute emaitzek egiaztatzen dutela ez dela debekatutako inolako substantziarik atzeman analisietan. Egindako analisiak guztira 46 izan dira (28 sailkapen egunean eta bi igandeetan, eta 18 lehiaketatik kanpo).

Emaitza hauekin amaitutzat ematen dira 2019ko Kontxako Banderaren dopinaren aurkako kontrolaren espedienteak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu