Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Sistemen diseinua" komisarioaren eta diseinatzaileen begietatik ikusteko aukera

Asteartea, 2019(e)ko Azaroa(r)en 05-(e)an

Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketa Zeharkako begiraden bidez ezagutzeko aukera eskainiko du San Telmo Museoak: Gillermo Zuaznabar erakusketaren komisarioak eta Txema García Amiano eta Xabier Zirikiain diseinatzaileek bisita gidatuak eskainiko dituzte erakusketara, ibilbidea beren hausnarketetatik eta ikuspegitik eginez.

Bisita gidatu hauek doakoak dira, baina aurrez izena eman behar da, leku kopurua mugatua delako.

Horrez gain, museoak ohiko bisita gidatu programatuak eskaintzen ditu asteartero eta larunbatero (abenduaren 21ean, 24an eta 31n izan ezik). 11:00etan euskaraz izaten dira eta 18:00etan gaztelaniaz. Bisita gidatu hauek doakoak dira, museorako sarrera eskuratuta.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu